Kamuflatzearen mundua «Ezkutaketan ozeanoan» erakusketan Biarrizko Itsas Museoan
Idoia ERASO |
Hainbat kamuflatze teknika eta itsasoko animaliek haiek nola erabiltzen dituzten jakiteko aukera ematen du Biarrizko Itsas Museoak zabaldu berri duen «Ezkutaketan ozeanoan» erakusketak.Datorren azaroaren 1a arte museoak zer ikasi eta zerekin jostatu eskainiko du itsasoko animalien munduaren inguruan.
Hainbat kamuflatze teknika erabiltzen dituzte itsasoko animaliek. Kolorea ba- liatuta, mimetismoaren bitartez edo jokaera moldatuta, bizirik irautea ziurtatzen dute animaliek.
Harrapariak janaria lortzeko ezkutatzen dira, eta harrapakinak, ehiztariek jan ez ditzaten.
Marie Noëlle Casamajor-ek eta Yvan Eudok egin argazki koloretsu eta ikusgarriek euskal kostaldeko irudi harrigarriak agertzen dituzte. Argazki argiztatuek John Boyleren dokumentalaren irudiak ikusteko bidea laguntzen dute. Bere burua «itsasoaren maitaletzat» jotzen duen argazkilari britainiarrak itsasoaren egoera eta hainbat toki erretratatu ditu dokumentalean.
Bisitariaren esku jarri dituzten joko interaktiboetan, hainbat teknika erabilita ezkutatuak diren animaliak aurkitzeko desafioa egiten zaie museora bertaratutako haur eta helduei.