Korrika-k marka hautsi du traba natural eta artifizialen gainetik
Korrika 15en antolatzaileek aurtengo edizioaren balorazioa egin eta euskara ikasi eta erabiltzeko deia egin zuten atzo. «Eguraldia etsai" izateaz gain, Nafarroako Administrazioak jarritako «oztopo artifizialak" topatu dituztela nabarmendu zuten. Denen gainetik, «aurreko marka guztiak hautsi" ditu. Korrika busti egin da, baina ez du euriak bakarrik busti, «baita elkartasunak, ilusioak, gogoak eta pozak ere".
GARA |
AEK-ko koordinatzaileek Bilbon agerraldia egin zuten atzokoan, Korrika 15 amaitu eta bi egunera, haren balorazioa egiteko. Lehenik eta behin, eskerrak eman zizkieten irakasle, ikasle eta diru-laguntzaileei, haien ekarpena ezinbertzekoa izan baita edizio hau aitzinera eramateko. Hogeita zazpi urtez hamabost lasterketa egin direla eta aldiro «poztasunez kabitu ezinik» geratzen direla jakinarazi zuten antolatzaileek.
Edurne Brouard Korrika 15en arduradun nagusiak adierazi zuen: «Hainbat oztopo natural eta `artifizial' gainditu behar izan ditugu, baina denen gainetik, goizez eta egunez, euriarekin eta elurrarekin, 2.360 km egin ditugu». Parte-hartzea aurreko edizioetakoa baino handiagoa izan omen da. «Nahiz eta zaila den neurtzen, ez dugu dudarik hala izan dela», esan zuen. Fenomeno meteorologikoak etsai izan dituzten arren, ez dira oztopo bakarrak izan, Nafarroako eta bereziki Iruñeko Administrazioak batere ez laguntzeaz gain, trabak jartzea bertzerik ez baitute egin. «Euria eta elurra egin du eta ibaiak ubidetik atera dira -azken hori Erriberan gertatu zen, eta ibilbidea aldatu behar izan zuen Korrika-k-. Baina gainera, Iruñeko Udalak baimen faltak salatu ditu; debekuak eta zangotrabak jarri; eta identifikazioak eta joko zikina egin ditu», salatu zuen Brouard-ek.
Herritarren harrera ona
Gizarteak izan duen jarrera goraipatu zuen Korrika-ko arduradunak: «Euskal Herrian lanean ari diren eragile gehienek, alderdi, elkarte, sindikatu eta erakundeek, euskararen biziraupena mugatzera eta ukatzera datozen legeak eta jarduerak gaitzetsi eta euskaraz bizi ahal izateko bideak eraikitzeko aurrerapausoak emateko deia jaso dute, eta erantzun egin diote dei horri». Haren ustez, adin, lanbide, jatorri eta ideologia askotariko herritarren aldarrikapena izan da Korrika 15. «Euskara gure nortasun ikurra da eta Korrika-ren lekukoa da batzen gaituenaren irudia», esan zuen. Iritzi orokorra lekukoaren mezuarekin bat etorri dela nabarmendu zuen, bai eta euskal emakumea omentzeko erabakia «sakonki eta gogotik» hartu dela ere.
Azkenik, euskara ikasi eta erabiltzeko deia egin zioten gizarteari, eta helduei batez ere, «bakoitzak heldu beharreko kon- promisoa delako».
Lekukoak 2.360 kilometroan zehar eraman zuen eta Amuriza aita-alabek irakurri zuten mezuarekin jendea ados agertu dela erran zuten AEK-koek. Hark esaten zuen: «Euskaldunak gara ez Euskal Herrian bizi garelako, euskaraz bizi garelako baizik».
El paso de Korrika por Nafarroa ha revelado de nuevo las dificultades impuestas a esta lengua por parte de instituciones del herrialde. De hecho, tras el recorte de ayudas a los euskaltegis por parte del Gobierno de UPN-CDN el dinero reunido en Korrika 15 irá a parar a los centros navarros, junto al que se pretende abrir en Baiona.
Más allá de no ayudar, también ha quedado en evidencia el intento de obstaculizar cualquier iniciativa. En Iruñea y en Tutera, con motivo de las prohibiciones impuestas por los ayuntamientos, los organizadores tuvieron que cambiar los recorridos previstos. En cuanto a la fiesta final, a la demanda de un espacio que pudiera albergar a 20.000 personas se respondió con la cesión de un área àra unos 5.000, según denunciaron los organizadores. Durante la jornada festiva tampoco cesaron las trabas, como muestra la multa impuesta a padres de la escuela Patxi Larraintzar, de Errotxapea, a cuenta de unas pancartas.
Pese a ello, AEK destacó que en la práctica «el 1 de abril el euskara se hizo oficial en Iruñea». J.M.