GARA > Idatzia > Athletic

Zuri-gorrien krisialdia

Taldea ez dago epaituta baina erreakzioa behar du

Oraindik puntuak jokatzeko dituztenez, itxaropentsu da Joseba Etxeberria

GARA | BILBO

Hamar jardunaldi besterik ez dira falta Liga amaitzeko, eta Athleticek beherapen postuetan jarraitzen du, astez aste porrot egiten baitu. Baikorren ustean, ordea, hamar jaurdunaldi falta dira oraindik Liga amaitzeko, eta Athletici hobetzea besterik ez zaionez geratzen, aukera ona dauka mailari eusteko.

Bigarrena jokalari zuri-gorrien irakurketa izan daiteke -kanpoan zabaltzen dutena, behintzat-, Joseba Etxeberriak atzo esan zuenez. Elgoibartarrak argi dauka «egoera larria» dela eta «puntuen beharrean» daudela. Baita hobetu behar dutela ere; Santanderren, adibidez, bost gol jasotzea eragin zuen «kontzentrazio hutsuneak» berriz ez gertatzeko, adibidez.

Baina Etxeberria baikorra denez, hortxe amaitzen da bere irakurketaren alde negatiboa. Paradoxikoki, alde ona Racingen aurkako partidan hasten da, bertan egindako akatsak oso mingarriak izan arren. Baina Athleticek bost gol jaso zituela alde batera utzi, eta bilbotarrek lau sartu zituztela gogorarazi behar da. «Etxetik kanpo lau gol egiteko gai den taldea bizirik dago. Horrelako zer edo zer egiten duen taldea ez dago epaituta», adierazi zuen aurrelariak.

Datu hori oinarritzat hartuta, «beharrezkoa» den erreakzioa izateko gai ikusten du taldea Etxeberriak. Horren oztopo nagusia egutegia da -Valentzia, Sevilla eta Real Madril izango dute aurkari bilbotarrek hurrengo asteotan-, baita egoerak berak eragiten duen tentsioa ere. Izan ere, Etxeberriaren ustean, krisialdiaren amaieraren gakoa Athleticengan dago. «Badakigu gure mailarik onena emanez gero -nabarmendu zuen-, edozein talderi eta edozein zelaitan irabazteko gai garela. Baina badakigu, aldi berean, horrelako egoera larrietan, dena zailagoa suertatzen dela eta xehetasun guztiek garrantzi handia dutela». «Ez da erraza -gehitu zuen aurrelariak- egoera ahaztu eta lasaitasunez eta presio barik jokatzea. Baina futbolariaren betebeharra da; gauzak ondo daudenean eta gaizki daudenean jokatzen jakin behar dugu».

Ander Murillo min hartuta

Egoerak sortzen duen tentsioa ez ezik, lesioak dira Athletic denboraldi osoan izaten ari den oztopo nagusia. Oraingoan, Ander Murillori egokitu zaio zuri-gorrien erizaindegira bisita egitea.

Donostiarrak hasi bezain laster utzi behar izan zuen atzoko lan saioa, eskuineko hankako kuadrizepsean duen gainkargarengatik. Zenbait egun dauzka aurretik errekuperatzeko baina, mementoz, zalantza da Valentziaren aurkako partidarako.

Fran Yesteren egoera antzekoa da. Ezker pubisean duen minak ez dio lan egiten uzten eta, beraz, zalantza da jokatuko duen. Baina aurreko asteotan gertatu dena ikusita, jokatzeko prest egon daiteke asteko lan saioetan parte hartu ez arren.

Larunbateko norgehiagoka jokatuko ez duena Fernando Amorebieta izango da; izan ere, Sardineron bosgarren txartel horia erakutsi baitzioten. Manek, behintzat, Josu Sarriegi berreskuratuko du.

El presidente de la Federación Española Angel María Villar aseguró ayer en Bilbo que el Athletic es capaz de «superar» su actual situación. «Todos los que sentimos el Athletic sabemos que la va a superar donde tiene que hacerlo, que es en el campo» señaló, en referencia a las eternas especulaciones sobre favores federativos.

Azkuna reitera su voluntad de participar en el campo

Si José Luis Bilbao exigía el lunes más «compromiso» a la plantilla rojiblanca -a lo que Joseba Etxeberria no quiso contestar ayer, como ya sucediera el pasado mes de diciembre-, ayer le tocó a Iñaki Azkuna referirse a la situación del Athletic. «Lo que hay que hacer después de caerse, en vez de llorar y gimotear, es levantarse al día siguiente», aseguró el alcalde de Bilbo.

Azkuna, por otra parte, reiteró su deseo de que el Ayuntamiento forme parte de «San Mamés Barria», tanto si el equipo «está en Primera como en cuarta». Algo en lo que no quiere pensar, aunque reconoce que «hay que admitir todo tipo de posibilidades en la vida. Razón de más para tener un campo nuevo y un nuevo instrumento fundamental para que el Athletic vuelva a ser un gran equipo», aseguró. El alcalde, de todos modos, admitió que habrá que esperar a las próximas elecciones municipales. «No vamos a adelantar dinero ni acontecimientos porque hay unas elecciones ahora y habrá un equipo (de gobierno) nuevo. Pero el acuerdo sigue igual porque es un acuerdo de voluntad política. Y desde luego que si yo estoy de alcalde, la voluntad va a ser estar en «San Mamés Barria»».

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo