Elisa acedo lopez Ortuellako Gazte Asanblada
Bizitza kasualitate hutsa baino ez da
Kasualitatean pentsatzen dugunean, Ortuellako Egoitzarako egin zituzten lan-elkarrizketak datozkigu burura, gobernu taldetik hurbil zeudenak kasualitate hutsez hasi baitira lanean. Haietariko asko EAJ eta EAko alderdikideak dira, kasualitatez, noski! Eta beste kasualitate bat bururatzen zaigu: golf zelaian lan egiten dutenena, hain zuzen.
Zer-nolako ironiak dituen bizitzak! Lanpostuak lortu dituen ia jende hori guztia lehen aipatutako alderdietako kidea da. Hau kasualitatea! Eta alderdikide ez diren beste jende askok curricu- luma aurkeztu bai, baina ez dute lanik lortu. Gainera, elkarrizketak zirku bat izatea lortu dute: lanpostuen eskatzaileei deitu, elkarrizketa egin ez, eta lanpostuak egokituta zeudela esan diete! Horregatik, denbora pasa ahala, gero eta gutxiago sinesten dugu geure herriko bizitza sozialaren kasualitateetan. Kasualitatea ote?