GARA > Idatzia > Euskal Herria

TAT: «Guardia Zibilak inpunitate osoz torturatu ditu atxilotuak"

Guardia Zibilaren eskuetan bost egunez izan diren euskal herritar guztiak torturatu dituztela baieztatu zuen atzo Torturaren Aurkako Taldeak. Besteren artean, atxilotuei «boltsa, elektrodoak eta sexu irainak" egin dizkietela nabarmendu zuen, eta inkomunikazioa eta Auzitegi Nazionala desagertzeko galdegin zuten, horiek direlako tortura ahalbidetzen duten elementu nagusiak. Oraindik hiru lagun Guardia Zibilaren eskuetan daude.

Gari MUJIKA |

Guardia Zibilak bost egunez inkomunikatuta eduki dituen zazpi euskal herritarrek torturak salatu dituztela baieztatu zuen atzo Torturaren Aurkako Taldeak, eta gogor gaitzetsi zuen polizi operazioari buruz alderdiak txintik esan gabe egon izana. Are gehiago, «berriro ere» komunikabideen eta alderdi politikoen «babesean» egindako operazioa izan dela salatu zuen, eta oinarrian torturapean egindako deklarazioak izan dituela. TATeko kide Nekane Txapartegik esan zuen: «Guardia Zibilak inpunitate osoz torturatu ditu atxilotuak».

Txapartegirekin batera, joan den asteazkenean Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan Guardia Zibilak atxilotu zituen hainbat herritarren senitartekoak izan ziren. Senideen aurpegi ilunen atzean, TATeko kideak esan zuenez, egun Soto del Realgo espetxe espainolean dituzten euskal herritarrei egindako torturak daude. Besteren artean, Guardia Zibilaren kasernetan «boltsa, elektrodoak eta sexu irainak» egin dizkietala nabarmendu zuen, eta oraindik haren eskuetan dauden hiru euskal herritarren -Unai Lamariano, Sergio Lezkano eta Joseba Gonzalez Pavon- egoerak modu larrian kezkatzen dituela azaldu zuen. Sei euskal herritarrak inkomunikaturik espetxeratu zituztenez, Guardia Zibilak egindakoaren berri datozen egunotan emango dutela adierazi zuen.

«Nor arduratu da haien egoeraz? Guk ez al ditugu eskubiderik? Non daude alderdi demokratiko horiek?», galdegin zuen Txapartegik, egoera honetan txintik esan gabe egon diren alderdi politikoez mintzo zela. Izan ere, joan den ostiralean Gasteizko Legebiltzarreko alderdiekin bilkurak egin zituztela esan zuen, eta EAJk berekin biltzeari muzin egin ziola salatu zuen; telefonoz deika aritu arren, ez zieten hartu nahi izan.

«Oraindik ez da hitz egiteko gai»

Alderdi politikoekin izandako bilkura horietan, Juan Karlos Herrador donostiarraren anaia ere izan zen, eta azaldu zuenaren arabera, harrera ona eta «hitz politak» besterik ez zuten jaso. Urduritasuna eta emozioa nabarmentzen zitzaion horri, eta zera azaldu zuen, haserre, gehiagorako ez zegoela adierazi ostean: «Gure senideek kutxazain automatiko batek baino eskubide gutxiago al dituzte ala?».

Epaileak deklarazioa hartu ostean aske gelditu zen bakarra Endika Zinkunegi usurbildarra izan zen. Horrek ere torturatu zutela salatu zuen, baina atzoko agerraldira ez zen bertaratu «oraindik ez delako hitz egiteko gai». Haren gurasoak, ordea, bertan izan ziren, baina horiek ere emozioarengatik ez zeuden hitza hartzeko animoekin. Zinkunegi lur jota dagoela azaldu zuten, eta Auzitegi Nazionaletik irten zeneko irudia egin ziotena ulertzeko nahikoa dela adierazi zuten.

Torturaren Aurkako Taldeak oraindik Guardia Zibilaren eskuetan dauden hiru lagunak «berehala» epailearen aurrera eraman ditzatela exijitu zuen, eta inkomunikazioa eta Auzitegi Nazional espainola desagertzeko eskatu zuen. Izan ere, haien aburuz horiek dira tortura ahalbidetzen duten errepresio mekanismo nagusiak.

Bestalde, eta Askatasunak jakinarazi zuenaren arabera, Jon Iurrebaso eta Kepa Suarez joan den asteazkenean Estatu frantsesean poliziak atxilotu zituen bilbotarrak La Santen espetxeratu dituzte. Atxilotu zituzteneko unea «bortitza» izan zela salatu dute Iurrebasok eta Sua- rezek, nahiz eta polizia etxean «tratu egokia» jaso zutela adierazi. Biei prozedura kriminala ezarri diete, eta «gaizkile taldeko kide izateaz, arma bat eramateaz eta matrikula faltsua erabiltzeaz» akusatu dituzte.

PSE-ren aurrean

Azken asteotako atxiloketak salatzeko eta horiek jasan dituzten tratu txarrak direla-eta, 75 lagunek kontzentrazioa egin zuten atzo arratsaldean Donostiako erdigunean aurkitzen den PSE-ren egoitzaren aurrean.

Aralar y LAB, preocupados por el periodo de incomunicación

Tanto la formación que lidera Patxi Zabaleta, Aralar, como la LAB de Iruñea han mostrado su preocupación por el mantenimiento del periodo de incomunicación sobre los detenidos, remarcando que es lo que posibilita que sufran malos tratos o torturas a manos de los policias, tal y como han denunciado los vascos arrestados por la Guardia Civil. La parlamentaria de Aralar en Gasteiz, Aintzane Ezenarro, exigió que «se aclaren cuanto antes los maltratos denunciados por Zinkunegi» y denunció que estas prácticas «se están convirtiendo en habitual y sistemático, y es inaceptable».

«Aralar quiere mostrar su solidaridad con Endika Zinkunegi y con quienes han podido vivir esa misma situación», añadió la formación abertzale, y valoró que «es necesario que se hagan cuanto antes los cambios exigidos en el Parlamento Vasco sobre la Ley de Enjuiciamiento Criminal». Se refería así a la derogación de la incomunicación y la instalación de cámaras en todos los rincones de las comisarias policiales y acuartelamientos militares de la Guardia Civil.

LAB de Iruñea y la Peña Armonia Txantreana, a su vez, mostraron su preocupación por la situación del navarro Joseba Gonzalez Pavón y se solidarizaron tanto con sus familiares como con los de los demás detenidos, «en estos momentos tan duros». Exigieron el levantamiento del periodo de incomunicación sobre los arrestados y que sean llevados ante el juez «de forma inmediata». Ambos exigieron, además, la inmediata puesta en libertad de Pavón y del resto de los arrestados, y LAB añadió que con medidas como éstas «no hacen sino alargar más el conflicto político». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo