GARA > Idatzia > Non Zer

Txuma Murugarrenen kontzertua Usurbilen ostiralean

Usurbilgo Udalak antolaturik, Txuma Murugarrenek, Ekaitz Hernandezek, Natxo Beltranek eta Rafa Acevesek Usurbilen kontzertu bikaina emango dute ostiralean. Murugarrenek disko sakon eta askotarikoak egin ditu: kantu leunak (Nire leihoak), rock gordina (Hegazkinen arima), pop eta intimismoa (gauak, neskak eta maletak). «Nere anaiaren kotxeko argiak» laugarren eta azken diskoan, heldutasuna eta kantu ederrak egiten maisua dela erakutsi du eta elektronikarekin jolasean ibiltzeko astia izan zuen bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo