Pertsonen eskubideen aurkako harresiak salatzeko karabana egingo dute ekainean
Martxelo DIAZ |
Munduan pertsonen eskubideen aurka jartzen dituzte hesiak salatzeko, «Harresiak birrindu» lelopean, ekain amaieran abiatuko duten elkartasun karabana antolatu dute Euskal Herriko hainbat taldeak.
Rosa Negra, CGT, Komite Internazionalistak, Palestinarekin Elkartasuna, Mugarik Gabe, Aldea, Emakume Internazionalistak, SOS Arrazakeria eta Eguzki Bideoak taldeek bultzatuko dute ekimen hori.
Elkartasun karabana Langraiztik abiatuko da, espetxe horren harresien atzean emakumezkoen aurkako sexu erasoak gertatu direla eta preso zenbaitek bere burua hil dutela salatzeko.
Ondoren, Madrilera abiatuko dira, bertako Israelgo eta AEBetako enbaxaden aurrean, Zisjordanian eta Mexikoko mugan eraiki dituzten harresien kontra protestazeko. Madrilen bertan, euskal preso politikoak sakabanatu izatea salatuko dute Soto del Real kartzelaren aurrean.
Malagan atzerritarrak biltzeko ireki duten zentroan -giza eskubideen aurkako salaketa mordoa biltzen du- eta Ceutan eta Melillan etorkinei sarten ez uzteko egin dituzten langetan ere egongo dira.