musika
Getxo Jazzaldiak Pio Lindergaard omenduko du gaur
Getxoko Jazzaldiak bere laguntzaile nagusienetariko bat izan zena Pio Lindergaard omenduko du gaur. Haren omenez Stanley Clarke baxujoleak kontzertu bat eskainiko du Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Rocka eta soula nagusi zen giro musikalean hezia, jazz rock estiloaren ordezkari nagusienetariko bat da Stanley Clarke. Chick Corea piano-jolearekin batera «Return to Forever» proiektua sortu zuen. Halaber, fusioaren aitzindari izan zen Clarke eta hainbat motatako proiektu musikalak jarri zituen martxan.