GARA > Idatzia > Gutunak

Ander Manterola Dudagoitia Zornotzako EHE eta Nañon Euskara Taldea

Udalak kurtsoa errepikatu behar du

Amorebieta-Etxanoko Udalak suspenso argia lortu du (2,72 puntu) Kontseiluak udalerrien hizkuntza-politikaren neurketarako egindako azterketan, ondorioz, euskarari dagokionez, kurtsoa errepikatu beharko du.

Kontseiluak Euskal Herri osoko udalen hizkuntza-politika aztertu du, aurrerantzean hartu beharreko bideari buruzko hausnarketa egiteko asmoz. Azterketaren datuak oso esanguratsuak dira, batez ere kontuan hartuta gure aurretik askoz ere euskaldun gutxiago dituzten herri asko eta asko daudelako. Adibidez, Zornotzaren indizea, euskaldunak eta ia euskaldunak kontuan hartuta, %75 ingurukoa da, baina gure aurretik Zalla, Sestao, Basauri... bezalako herriak daude, hauen indizea batzuetan gurearen erdira ere heldu ez arren.

Beste datu bat: Mungian 5,1 lortu dute, euskaldunen indizea ia Zornotzakoren parekoa bada ere (%76). Hala ere aipatu behar da hizkuntza-politika egokitzat hartzen dela 7tik gorako emaitza lortuta. Urruntxo gaude beraz!.

Norbaitek datu hauek ondo aztertu eta hausnartu beharko lituzke. Noizko hortaz euskarari buruzko udal ordenantza on bat?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo