GARA > Idatzia > Hemeroteka

LE JOURNAL | Peio Jorajuria 2007/4/25. Euskal Herria.

Demokraziaren eredu abertzale bat ?

Hauteskunde biharamun horietan, jende ainitzek partehartzearen emaitza ederra goraipatzen dute. «Demokraziaren garapena» Alain Lamassourre-en hitzetan. Aitortu behar dut ez dutela irakurketa berdina egiten.

Demokraziaren konzeptua Grezian hasi zen. Garaian, bozkatzen ahal zuten pertsona guziek zuzenki eztabaida guzietan parte hartzen ahal zuten, beren iritzia edozien galderari buruz plazaratu. Praktikan, hori egingarria zen eskalboak, atzerritarrak, emazteak, pobreak eta gazteak baztertuak baiziren. Biztanleen %10ak baizik parte hartzen ahal zuen. Historiak akats hori zuzendu du, eta demokraziaren modernisazioarekin batera, jende gero eta gehiagok bozkatzeko dretxoa irabazi du. «Bozkatzeko dretxoa», baina ez «parte hartzeko eskubidea» edo «bere iritzia plazaratzeko ahalmena». (...)

Igande huntan, lehen bost lehen postuetan bukatu duten hautagaiak, hots iparraldeko bozen %75 baino gehiago bildu dituzten kandidatuak, euskal departamenduaren kontra dira. Hori ote da iparraldeko irudi fidagarri bat ? Lau pertsonetarik hiru departamenduaren kontra? Denok badakigu ezetz. Eta departamenduaren kasua adibide bat baizik ez da. Beste hamarnaka atxematen ahal dira.

Igande huntan jende ainitzek haien ideien kontra bozkatu dute, sustengatzen ez zuten hautagai baten alde. Berrikitan sanktifikatua izan den vote utile horren izenean. Praktikan ideia batzuen defendatzea debekatzen duen demokrazia forma berri hori garapen bat ote da ? Neretzat ez.

(...) Abertzale izateak eredu berri batzuen asmatzerat ekartzen du, besteak beste gaurko demokrazia hoberatzerakoan. Badakigu guttiengoan izatea ez dela aitzaki gisa hartua izan behar poderetik kanporatuak izateko. Badakigu eztabaida batzu inplikatuak diren pertsonen esku egon behar direla. Badakigu demokrazia ez dela ordezkari batzuen izendatzean mugatu behar.

Merexi du eredu hori lantzea, eta zabaltzea, ulertaraziz mundu osoarentzat ona izaten litakela bidean aurkitzen ahalko ginukena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo