Xabier garraus
Lakaxita gaztetxearen Jaion festa
Apirilaren 21ean, Irungo Lakaxita gaztetxeak Jaion festa antolatu zuen. Udalaren baimenarekin. Lehengo urtekoak gogora- tuz, Polizi Munizipala martxaren aurre eta atzealdetik zihoan, martxa kontrolatuz, inongo arazorik gabe, giro bikainean. Aurten, Ertzaintzak zeukan lan horren ardura. Zergatik aldaketa hori? Gainera, ez zuten bere lana bete. Atzeko aldetik zetozen autoak, autobusa hain zuzen, martxa izorratu nahian, jendearengana hiru bider abiatu zen bidegurutze batean, norbait harrapatu nahian, arriskua sortuz. Lehen aldian jendea oihuka hasi zitzaion. Bigarren saiakeran jendea guztiz haserretu zen, atzealde honetan ume eta txiki gehien zihoan zona baitzen.
Hirugarrenean, Hondarribi-Donostiako autobusaren aurreko kristala apurtu zen. Zertan pentsatzen ari zen gidaria? Alkoholemia kontrola egin al zioten? Eta zipaioen zeregina? Horrelakorik ez gertatzeko badaude.
Zertan ari ziren? Hemendik aurrera giroa pixka bat nahasi egin zen. Gaztetxean martxa bukatuta, Ertzaintza gaztetxean sartu zen jendea identifikatzeko. askok hau ikusita egoerari aurre egin zioten eta nahiz eta porrazo eta ostikadak eman zipaioek, hauek alde egin zuten. Hemendik, han zegoen jende guztiari salaketa egitera animatzen diot. Lehenengo autobus gidariari, hiru bider harrapaketa saiakeragatik, gero Ertzaintzari bere lan erraza betetzen ez jakiteagatik. Animoak eta txaloak han zineten guztientzat.