GARA > Idatzia > Non Zer

ERAKUSKETA

Gerediaga elkarteak Gerra Zibilari buruzko erakusketa mantentzea erabaki du

Gerediaga elkarteak, Durangoko bonbardaketaren 70. urteurreneko ekitaldiak direla-eta, Durangoko Arte eta Historia Museoan «Guda zibila Durangaldean» izeneko erakusketa antolatua du, eta maiatzaren 6a arte erakusten jarraitzea erabaki du, erakusketak izan duen arrakastagatik. Martxoaren 31n inauguratu zuten; hain zuzen, Durango bonbardatu zutela 70 urte bete ziren egunean. Gerra Zibilak 1936 eta 1937 urteen artean Durangaldean utzitako ondorioak ikusteko aukera dago erakusketan. Horretarako, 20 bat argibide-taulatan, 1936 urteko uztailaren 18ko altxamendutik 1937. urteko maiatzaren 22ra bitartean Durangaldeko gertaerak erakusten dira. Egun horretan, Mola generalaren tropek Mañaria herria hartu zuten, Durangaldean Eusko Gobernuari babesa eman zion eta errepublikarren legea bete zuen azken herria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo