GARA > Idatzia > Gutunak

Oihane gulina, beatriz arana Hitzarmena agiriaren bultzatzaileen izenean

NUPeko ikasleekiko elkartasuna

Nafarroako Unibertsitate Publikoan baraualdia egiten ari diren ikasleei elkartasuna adierazi nahi diegu.

Errektoretza hauteskundeetarako bigarren buelta gertatu behar denean, NUPerako oinarrizko eskubideak aldarrikatzen dituzte ikasleek ekimen honekin. NUPeko eragile batzuek ere bat egin genuen duela gutxi oinarrizko eskubideen aldarrikapenaren inguruan, eta HITZARMENA deitutako agiri bat sinatu genuen.

Euskara gure berezko hizkuntza izanik, herritar orok eremu unibertsitarioan euskaraz ikasi, irakatsi, lan ikertu, harremanak izan eta jarduteko eskubidea du eta beharrezkoak diren neurriak abiatzea beharrezkoa dela ikusten dugu.

Europako Goi Hezkuntza Esparruak eragingo dituen aldaketak ikusirik, horien inguruko eztabaida erabakigarria martxan jarri beharko litzateke.

Unibertsitateko organoen demokratizazioa gertatu behar da, non erabakiak sektore baten menpe ez den egongo.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa zerbitzu publiko bat izanik, nafar orok, erosotasun ekonomikoz ikasteko eskubidea du.

Unibertsitateak ez du inor baztertuko arrazoi politiko, sozial, jatorriarekin edo sexuarekin lotutakoa, ideologiko edota urritasun fisiko eta psikikoren bat izateagatik.

Gure ustez, Unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzu guztien kudeaketak publikoa izan behar du eta empresa pribatuen kontratazioa baztertu ere bai.

Agiri hau jendarteari zabalduko diogu epe laburrean. Bitarean, gure animo beroenak baraualdia egiten ari diren ikasleei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo