GARA > Idatzia > Non Zer

MINTEGIA

Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko alardeei buruzko mintegia antolatu du Antzuolan

Eusko Ikaskuntzak, Antzuolako Udalak eta Mairuaren Alardearen Kultur Elkarteak antolaturik, gaurko saioan Bordeleko Unibertsitateko Xabier Itzainak Ipar Euskal Herriko «Pesta Berri» deitutakoaz hitz egingo du. Larunbatean, Eusko Ikaskuntzako kide Margaret Bullen eta Xabier Kerexeta egiten ari diren Antzuolako alardearen inguruko ikerketa soziokultural bat aurkeztuko dute. Igandean, zortzi euskal alardeetako ordezkarien arteko topaketa izango da. Mintegia arratsaldean bukatuko da konpainien desfile batekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo