MUSIKA
Maiatzeko ostiraletan «Kantu Kantari" programa eta koru-musika eskainiko dute
Bilboko hiru abesbatzek koru-musika ezagutzeko aukera eskainiko diete bihartik aurrera Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak antolaturiko «Kantu Kantari» programan, hiriko 4. barrutiko (Santutxu, Begoña, Boluetako) herritarrei. Auzo horietako herritarren artean musika korala bultzatu eta talde horiek ezagutaraztea da «Kantu Kantari» programa berriaren helburua. Gaurko saioan 18 gizon-emakumek osatzen duten Jatorki Abesbatza izango dira protagonista.