Harri-jasotzea
Urrezko lehiaketako beste hiru saio jokatuko dira asteburu honetan
J.L. | DONOSTIA
Urrezko harri-jasotzaile lehiaketan hiru neurketa ikusi ahal izango dira asteburu honetan. Estrainekoa, bihar, Urduñan izango da 19.00etan hasiko den jaialdian. Bertan Izeta II.a eta Izeta IV.a Urrutiaren eta Telleria II.aren aurka neurtuko dira.
Aiarrek, ordea, ez dute atsedenerako beta handiegirik izango, eta etzi, 18.30ean Idiazabalen izango den jaialdian ere izango dira. Han, Ostolatza eta Zelailuze izango dituzte aurrean. Lehen saioarako faborito nagusiak dira, baina bigarrengorako gauzak estuago izango direla dirudi. Etzi, baina eguerdian, 12.30ean hasita, Urduñan ere izango da beste saio bat. Bertan, Izeta III.a eta Eizmendi Barinaga eta Agirreren aurka neurtuko dira. Lehenengoak dira faborito. Hiru saioetan, kirolariek 125eko zilindro berria, 100eko zilindro zaharra, 113ko kubikoa eta 100eko bola erabili beharko dituzte. Harri bakoitzarekin lanean aritzeko bina minutuko txandak izango dituzte, eta amaieran jasotako kiloen arabera erabakiko dute.