xiba
Zortzi talde lehiatuko dira bihar Bergarako jaialdian
BERGARA
Xibak herrien arteko euskal joko jaialdien beste ekitaldi bat antolatu du biharko Bergaran. Probak 17.00etatik 19.00ak bitar- tean egingo dituzte, antolatzaileek iragarritakoaren arabera. Eguraldi ona eginez gero, Arantzadi ikastolako patioan arituko dira lehiakideak. Eguraldi txarrarekin, berriz, Bergarako pilotalekura joan beharko dute.
Horiek izango dira Bergaran izango diren partaideak: Beasain, Egia, Asteasu, Azpeitia, Idiazabal, Hernani, Zizurkil eta Zarautz. Jokoen programari dagokionez, probak honako hauek izango dira: harri-jasotzea -34 kilokoa, neskak; 64 kilokoa, mutilak-, ingudea, lastoa altxatzea, dantza -fandango eta arin-arin-, xiba, arrauna, lokotxak, txingak, zaku-eramatea, arpana, musa, toka, sokatira eta birlak.
Hamalau proba eta hiru multzo
Guztira hamalau proba izango dira, eta lehiakideak hiru multzotan banatuko dira. Multzo bakoitzeko, talde bakoitzak proba bakarrean parte hartu ahal izango du.