GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskalerria Irratiko Larreko Saria Joxemiel Bidadorrentzat izanen da

 

IRUÑEA

Euskalerria Irratiak eratutako Larreko Sariaren 13. edizioan Joxemiel Bidador izanen da saritutakoa. Sari-banaketa ekainaren 7an egingo dute, Barañaingo auditoriuman. Ekitaldian Euskalerria Irratiaren jendaurrekoa saioa emanen du. Antolatzaileen hitzetan, sariaren helburua «euskararen erabilera sustatzea, izen ona hobetzea, transmisioa ziurtatzea eta hizkuntza ikasketa errazteko lanak, ahaleginak eta ekimenak» saritzea dela azaldu zuen Mikel Bujanda irratiko zuzendariak.

Joxe Bidador irakasle eta idazlea da. Liburu, artikulu eta hitzaldien bidez Joxe Agerre, Larreko eta autore askoren berri ematen ari dela azaldu zuen. Berak idatzitako «Materiales para una Historia de la Literatura Vasca en Navarra» liburua esanguratsua dela nabarmendu zuen Bujandak.

Euskalerria Irratiko Larreko Saria Joxemiel Bidadorrentzat izanen da

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo