GARA > Idatzia > Ekonomia

ELAk Nafarroako Enplegu Plana «dirua banatzeko iruzurra» dela salatu du

GARA |

ELAk Nafarroako III. Emplegu Planaren luzapena gaitzetsi du, «dituen helburuak betetzeko alferrikakoa izateaz gain, iruzurra eta porrota dela erakutsi duelako». Alde horretatik, behin-behinekotasunak eta istripuen kopuruak inguruko herrietakoak bikoizten dituzte, azaldu zuen sindikatuak. Plana CEN patronalak, Nafarroako Gobernuak, UGTk eta CCOOk sinatu dute. Horren harira, diru publikoko kopuru handi baten banaketa azaltzeko Sanz presidenteak egindakoak «bezain adierazpen bidegabekoak erabili dituzte» esan zuen ELAk. Sanzek etorkinak lan merkatuan sartzeari egotzi zion behin-behinekotasunaren gorakada.

Sindikatuaren ustez, hain emaitza eskasak eman dituen Plan horretan sinatu dutenen ardura desbideratzeko ahalegina da. Bestalde, UGT eta CCOO sindikatuei UPNren hauteskunde kanpainan parte hartzeko lan egitea egotzi zien

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo