GARA > Idatzia > Real Sociedad

Jaitsiera ekiditeko borroka

Kovacevic: «Celta zanpatzera irten behar dugu igandean»

Bere hitzek islatzen dute Tarragonan lortutako garaipenak taldearen aldartea erabat aldatu duela eta berengan sinisten dutela

Aritz SORZABAL | DONOSTIA

Gaizka Garitanok eta Juanitok asteazkenean esandakoaren harira, atzo goizeko entrenamenduaren ostean hitz egin zuten jokalariek Lehen Mailan geratzea eta jaitsiera ekiditea Realaren esku dagoela berretsi zuten.

Gutxienez hurrengo hiru partidak irabazi beharra oso zaila bada ere, herenegun eta atzoko agerraldiak ikusita, txuri-urdinei oso ziur ikusten ari zaie aste honetan euren aukereei dagokienez. Argi dago Tarragonan lortutako garaipenak taldearen aldartea erabat aldatu duela, «geure esku dago» eta «ezin digu ihes egin» esaldiek frogatzen duten bezala.

Darko Kovacevic-ek, esate baterako, salbazioan sinisten dutela eta igandekoa agian orain arteko partida garrantzitsuena dela adierazi zuen. «Celta zanpatzera irten behar dugu», nabarmendu zuen. «Irabaztera edo irabaztera» irten behar dutela berdegunera eta hiru puntuek bakarrik balio dutela aipatu zuen, baita lau partida geratzen zaizkiela eta ia laurak irabazi beharko dituztela aitortu ere.

«Garrantzitsua da burua hotz irtetzea, behartutako bi taldeen arteko norgehiagoketa izango baita, oso garrantzitsua bai batentzat eta bestearentzat», nabarmendu zuen aurrelariak. Gola sartzea espero duela onartu zuen, «baina benetan axola zaidana taldeak irabaztea da aurrera ateratzeko».

Duela lau urte, Realak Vigon Liga galdu zuen eta ea norgehiagoketa mendeku gisa ikusten duen galdetuta, holakorik ez dagoela berretsi zuen. Athleticen egoera larriaz ere galdetu zioten. «Ez zait axola zeintzuk diren jaisten diren hiru taldeak, Reala mantentzen bada. Bilboko taldeari dagokionez, «haiek harrapatzen bakarrik pentsatzen» duela erantsi zuen.

Honako hauek Realarekin izango dituen bere azken partidak ote diren galdetuta, jokalariak hori oraindik ikusteko dagoela esan zuen. «Ikusiko dugu, baina hori klubak erabaki behar du, eta guztion artean hitz egin. Ulertzen dut klubak orain duen egoera eta eskertzen dut orain dela hilabete bat hitz egin izana, baina nahiago dut Liga bukatu arte itxaron», azaldu zuen.

«Egun borobila izan daiteke»

Xabi Prietok ere hitz egin zuen prentsaurrekoan. Horrek ere «egoera asko» aldatu dela aitortu zuen. Puntuen beharrak ea taldearengan presio handiagoa sor lezakeen galdetuta, berak bere ustea plazaratu zuen. «Izan liteke, baina alderantziz ikusi beharko genuke; lehen ia guztiz galdua genuen, eta orain geure esku dago, ezin digu ihes egin. Adoretsu jokatu behar da eta dena ematera irten behar dugu» azaldu zuen.

Erdilari txuri-urdinak jakinarazi zuenez, «jardunaldia borobila izan daiteke, baina ezinbestekoa da guk irabaztea; guk garaipena lortuz gero, seguru nago gertu dugun talderen batek akatsen bat egingo duela eta gehiago hurbilduko garela». Lotinak esandakoa ekarri zuen gogora ondoren. «Hau bost partidutako kanporaketa da, eta orain bigarren garaipena lortu behar dugu», errepikatu zuen.

Eta geratzen diren partidei buruz, Prietok adierazi zuen «berdintasun handia» dagoela, eta «asko jokatzen duten aurkarien kontra» jokatu beharko dugula; «gainera, fisikoki oso berdinduta gaude talde guztiak, eta normala da partidua jokaldi bakanetan erabakitzea» esan zuen.

Gustavo López y Baiano estarán en Anoeta

El Comité de Competición no sólo retiró la tarjeta amarilla a Gaizka Garitano. También dejó sin validez las mostradas a Gustavo López y Baiano, que, como en el caso del vizcaino, eran susceptibles de sanción. Tanto el argentino como el brasileño, por lo tanto, estarán en Anoeta.

Gustavo López calificó el choque contra la Real como «el último vagón del último tren» y afirmó que el equipo gallego se va a aferrar «con uñas y dientes» a esa oportunidad. «Lo último que se puede perder es la ilusión y la esperanza. Podemos entre todos dejar al Celta en Primera para la próxima temporada», indicó. Asimismo, aseguró que él personalmente «no arroja nunca la toalla y menos en estos momentos».

A.S.

«Adoretsu jokatu behar da»

Nastic-en aurka bezala, taldeak ausardia erakutsi behar duela esan zuen Xabi Prietok: «Ia guztiz galdua genuen, eta orain geure esku dago, ezin digu ihes egin. Adoretsu jokatu behar da eta dena ematera irten behar dugu».

Savio, con fiebre debido a una amigdalitis, no entrena y es duda

Savio presenta una amigdalitis con fiebre, razón por la que se retiró antes de tiempo del entrenamiento vespertino del miércoles y no se entrenó en el día de ayer. «Hemos comenzado con el tratamiento médico y, en caso de que la respuesta sea satisfactoria, esperamos que pueda reincorporarse a los entrenamientos en los próximos días», explicó el club en una nota.

Teniendo en cuenta que estamos a final de semana, el brasileño es, cuanto menos, duda para el partido del domingo. Su ausencia sería una mala noticia, sin duda.

La primera plantilla tendrá hoy sesión de recuperación. Según informó el club, Miguel Ángel Lotina comparecerá ante los medios a las 12.30 en Zubieta. A.S.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo