Idi-probak
Bost egunetan jokatuko dira Urdulizko probak
J.L. | DONOSTIA
Gaur bertan hasiko dira Urdulizko probak, eta astearte gauean emango zaie amaiera. Probak egunero izango dira, eta egun bakoitzean 21.00etatik aurrera izango dira saioak.
Gaur gauean, Telleriaren, Andrakasen eta Basoarteren uztarriak arituko dira nor baino nor. Bihar, berriz, Zerainen, Laskiren, eta Akuletiren idi pareak neurtuko dira. Etzi, Solagurenen, Laskiren eta Lopategiren uztarriak arituko dira.
Astelehenean, Aurtenetxeren, eta Illarretaren bi idi pare izango dira aurrez aurre, harriari tiraka. Azkeneko eguna, asteartea izango da, eta egun horretan honako idi hauek izango dira lehian: Landazabalenak, Letearenak eta Lopategirenak.
Proba horietan izango ez dena Txausonen idiak dira. Azkenaldian dena irabazten ari dira, baina hemendik astebetera apustua dute Azkoitian, eta oraingoan atseden ematea erabaki du. Beraz, horrek faboritoen zerrenda gehitu egin du.