GARA > Idatzia > Non Zer

Gazte mailako XXI. Gipuzkoako aurreskulari txapelketako finala, bihar

Hainbat herritatik (Errenteria, Ordizia, Altsasu, Lezo, Donostia, Oiartzun, Elgoibar eta Irun) etorritako 28 dantzari bilduko dira, bi sailetan banatuak (7 eta 11 urte bitarteko dantzariak, eta 12 eta 15 urte bitartekoak). Irabazleak txapela, gerrikoa eta taila bat jasoko dute, gainerako dantzariek berriz beren garaikurra jasoko dute. Postuak erabakiko dituzten epai-mahaikoak Euskal Dantzarien Biltzarreko kideak izango dira. Txapelketaren antolatzailea Landare Elkartea da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo