GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

ELECCIONES EN EUSKAL HERRIA

Euskara bultzatzeko zer egingo duten galdetu die Kontseiluak hautagaiei

Hauteskundeek garrantzi izugarria dute euskara normalizatzeko ere, irabazleek gidatuko baitituzte hizkuntz politikak. Hori dela-eta, Kontseiluak hiru galdera bideratu dizkie alderdiei, horiek erantzuna «komunikazioa@ kontseilua.org» helbidean utz dezaten.

GARA |

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalgintzako beste hainbat eragilerekin batera -AEK, Artez, Euskal Herriko Bertsozaleen Elkartea, EHE, EIRE, Elhuyar, Aholkularitza, Elkar, EIE, Ikastolen Konfederazioa, Ilazki, Sortzen-Ikasbatuaz eta Udal Euskalte- gietako Langileak-, euskararen egoera normalizatu ahal izateko, hurrengo hauteskundeetan garaile irtenez gero zer egiteko asmoa duten galdetu die Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako udal hauteskundeetara aurkeztu diren zerrendetako buruei.

Kezka hiru galderatan islatu dute: 1) Zure alderdiak kudeatuko duen administrazioak noiz eskainiko ditu zerbitzu guztiak euskaraz eta noiz egingo du lan euskaraz?; 2) Administrazioak aurrekontuaren zer portzentaia erabiliko du euskararen normalizaziorako?; eta 3) Zer aldaketa egingo ditu corpus juridikoan? Udalak euskararen aldeko arautegi edo ordenantzarik ezarri edo daudenak hobetuko ditu?

Hauteskunde hauetan datozen lau urteetarako hizkuntza politikak zehaztuko direla nabarmendu zuen Kontseiluak, eta hori ikusirik, berriki egin duen udalerrien hizkuntza politiken neurketak agerian utzi dituen «hutsuneen» gaineko galderak plazaratu dizkie Kontseiluak. Horiei erantzu-teko helbide elektroniko bat eman du: komunikazioa@ kontseilua.org.

Gasteizko dekalogoa

Bestalde, Gasteizen euskalgintzan lanean diharduten erakunde eta elkarteek hamar puntuko agiri bat onar eta sina dezatela eskatuko diete Udalean ordezkaritza duten eta izango duten alderdi politikoei. Bertan, hirian euskara normalizatu dadin eman beharreko hainbat pauso ageri dira: euskara ofizial eta lehentasunezko izendatzea, hizkuntza politika eraginkorra bermatzea, araudi babeslea abian jartzea, beharrezko baliabide pertsonal eta ekonomikoak bideratzea, herritarrekiko komunikazio hizkuntza euskara izatea, eta abar.

programak ere

Programak ere aztertuko dituela esan du Kontseiluak, euskararen alde bakoitzak egiten dituen proposamenak aztertzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo