GARA > Idatzia > Non Zer

Nafarroako batasuna aldarrikatzeko mendi martxa Ausa Gaztelura, igandean

Ausa Gazteluko gaina leku sinbolikoa da Nafarroako Erresumaren ekialdea eta mendebaldea lotzen zituelako, bidexken zaintzagune hori 1200eko konkistaren ondoren ere Nafarroako erakundeen esku izan baitzen. Oria aldeko nafarrak, Ausa Gazteluren historia gogorarazteko, igandean tontorrean bilduko dira, eta gazteluan bandera zutitu nahi dute. Txistua jo, aurreskua dantzatu eta Nafarroako Gorteen ereserkia kantatu ondoren, Larraitzen bilduko dira berriro eta Abaltzisketako Zalbide sagardotegira bazkaltzera abiatuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo