GARA > Idatzia > Gutunak

Juan manuel erasun eizmendi Zizurkilgo ezker abertzalearen izenean

Lau urte Udala beren intereserako erabiltzen

Zizurkilen EAJ-EA koalizioa udalera iritsi zenetik, herritarrenganako informazio politika negargarria izan da. Agintean jarri eta berehala izandako ur mozketatik hasi eta azken egitasmoetaraino, lau urte hauetan, Zizurkilgo herritarroi ez digu inongo informaziorik eman egungo Udal gobernuak. Ez du inongo proiekturik garatu. Hauteskude aurrean, PNVko alkateak, bere kanpaina egiteko, PNVren Foru aldundia erabili du. Zenbait gaietan, AHTa, errauste planta edo harrobiaren gaian esaterako, informazioa ez emateaz gain, ezkutatu egin du. Ondorioz, beste batzuek hartu behar izan dugu herritarrei informatzeko bete beharra.

Baina, hara non, hauteskundeak gainean eta, azken asteetan triptikoak bidaltzea otu zaion PNVri, udalaren kontura. Propaganda kanpaina hori oraindik egiteko dauden proiektuen inguruan egin du, gainera. Baina hori ez da okerrena, okerrena da Zizurkildar guztion dirutik egiten ari dela propaganda kanpaina, guztiona beharko lukeen udalaren izenean. Hauteskunde kanpainan sartu ostean bidali du azken triptikoa, hori ere udalaren izenean. Bertan Foru Aldundiko ingurumen diputatuaren eta Lazkano alkate anderearen argazkia ageri da, proiektuaz informatu baino gehiago kanpaina politikoa egiten, lotsagabe. Ez da zilegi zizurkildar guztion dirua erabiltzea bere hautagaitzaren propaganda egiteko.

Horrek ordea, garbi erakusten du lau urteetan nola erabili duen udala EAJ-EA koalizioak. Alderdien legea baliatuta eta oposizioa udaletik kanpo utzita, herria bere enpresa bat balitz bezala kudeatu du. Udala herritar guztien eskura egon behar duen tresna da, gestio presidentzialistak albo batera utziz. EAJ-PNV alderdiari eskatu nahi diogu utz diezaiola udala bere intereserako erabiltzeari. Jarrera aldaketaren erakusle ona litzateke maiatzaren 27an zizurkildarrek boza bidez, adierazten duten borondatea onartzea, herritar guztien ordezkariei udalean lekua eginez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo