GARA > Idatzia > Gutunak

Itziar urizar Lekeitio

Egin al zen «La escapada del sol»?

Joan den martxoan, ikerketa lan baten aurkezpena egin nuen. Lan horretan Benito Ansolak 1970-1972 bitartean «Anaitasuna» aldizkarian idatzitako bost zine kritika izan ditut aztergai. Bost testu horiek garaiko Angel Zelaietaren eta Mikel Mendizabalen bi zine kritikekin alderatu izan ditut. Ikerketa lanaren aurkezpena amaitu ondoren, Benitok ondorengoa galdetu zidan: 1970eko irailaren 30ean «Anaitasuna»n ateratako «Filme Berria» artikuluan, «La escapada del sol» filme berria iragarten da, Juan Maria Isunza zuzendari, Mikel Zugatza interprete nagusi, Libarona eta Estitxu kantari... zirela, Films Internacional etxean egitekotan. «Ez dut horren berririk» ziostan don Benitok. Beste inork?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo