GARA > Idatzia > Athletic

Mantentzearen borroka

Jaurdunaldi aproposa, betebeharrak eginez gero

Bere helburura gerturatzeko aukera ona dauka Athleticek, mantentzearen borrokan dauden hainbat taldeek norgehiagoka zuzenak jokatuko baitituzte. Etekina ateratzeko, baina, zuri-gorriek beren betebeharrak egin beharko dituzte oso aurkari zaila baten kontra

 

GARA | BILBO

Argi dago Athletici sufritzea egokitu zaiola denboraldi amaiera honetan. Sufrimendua gutxitzeko aukera, baina, bilbotarren eskuetan dago oraindik.

Jaurdunaldi aproposa dauka helburura gerturatzeko, mantentzearen borrokan dauden haibat taldek norgehiagoka zuzenak jokatu behar baitituzte. Sailkapenaren behekaldean dauden gainontzeko guztiek, hain zuzen ere, Levantek Osasuna, Celtak Real eta Nasticek Betis bisitatzen baitute.

Baina kointzidentzia horri etekina atera ahal izateko, Athleticek betebeharrak egin beharko ditu aldez aurretik. Hau da, bolada txarrarekin amaitu eta garaipena lortu. Horrela ez bada, erabat kaskartu daiteke bilbotarren egoera, Sadar, Ruiz de Lopera eta, batez ere, Anoetan gertatzen denaren arabera.

Taldearen helburua, zoritxarrez, ez da batere erreza, UEFA jokatzeko txartela ziurtatu nahi duen taldea bisitatuko baitute gaur. Nolabaiteko irregulartasuna erakutsi arren, Zaragoza oso denboraldi ona egiten ari da; bereziki La Romaredan, bertan bi partida besterik ez baititu galdu.

Aurkariaren arriskurik handienak, bere aurrelariek golak egiteko duten gaitasunak sortzen du eta, horregatik -eta, batez ere, Athletic defentsan izaten ari den arazoak kontuan hartuta-, Manek bost jokalariko lerroa jarri dezake gaur Aranzubiaren aurrean. Entrenatzaileak, baina, ez du pista handiegirik eskaini eta, beraz, ohiko marrazkia erabil dezake ere bai.

Deialdiari dagokionez, zalantza baten bat dago, Manek 19 jokalari eraman baitzituen Zaragozara, Kirol Diziplinaren Espainiako Batzordeak Urzaizi buruz hartu behar zuen erabakiaren zain. Gai hori, azkenean, ez zuten aztertu eta, beraz, Urzaiz jokatzeko prest egongo da eta Manek jokalari bat deialditik kanpo utzi beharko du.

ZARAGOZA - ATHLETIC
Ordezkaritzaren buru ibiliko da Ana Urkijo presidentea

Ana Urkijo ibiliko da La Romaredara joango den Athleticen ordezkaritza instituzionalaren buru. Presidente zuri-gorriarekin batera, Karmelo Etxeita, Iñaki Villanueva, Iñaki Arrate eta Iñaki Laraudogoitia Zuzendaritza Batzako kideek bidaiatuko dute Zaragozara ere bai.

Ateak zabalik jaurdunaldiak museoan

Museoen Nazioarteko eguna izan dela-eta, Athleticen Garaikur eta Erakusketa Aretoan ateak zabalik jaurdunaldiak egingo dituzte gaur eta bihar. Gainera, bi erakusketa berri daude: Emakumezkoen taldeari buruzkoa eta bestea, Athleticek jokatutako UEFAko finalari buruzkoa.

Mané admite la importancia que tendrán hoy «las tareas defensivas»

Mané tiene claro que para optar a la victoria en La Romareda, el Athletic necesita «hacer muy bien las tareas defensivas» ante un Zaragoza «ofensivo» y con «una gran pegada».

«Habrá que hacer bien el trabajo defensivo -subrayó-. En ataque estamos con un coeficiente aceptable, teniendo ocasiones y marcando en casi todos los partidos». Pero como su «idea es la de ganar en Zaragoza», no será suficiente con hacerlo bien en ataque.

El técnico, por otra parte, no despejó las dudas sobre el esquema que pueda utilizar hoy, pero explicó que ha probado con distintas variantes, tanto la «interior», como otra «más abierta», con la intención de que sus hombres ganen en «seguridad».

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo