Bigarren maila Aurrekoa
Mendizorrotzaren babesa izango du Alavesek hilzoritik irteteko
Bigarren B Mailako zulora ez erortzeko behar-beharrezkoak ditu hiru puntuak Gasteizko taldeak, azken hamaika jardunaldietan ez baitu partidarik irabazi. Corominak min hartu zuen atzo orkatilean eta azken unera arte zalantzan egongo da
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Europa erdia txunditurik utzi zuen Dortmund-eko UEFAko finalean, baina sei urte eta hiru egun geroago, Deportivo Alavesek distira askoz gutxiagoko baina etorkizunean eragin askoz handiagoa izan dezakeen finala jokatuko du gaur arratsaldean, Mendizorrotzan, Poli Ejidoren aurka. Egoera arras ezberdina izanda, zuri-urdinek ez dituzte alboan izango Westfalenstadion zelaian animatzen izan zituzten 11.000 jarraitzaileak. Baina egoera larria dela ohartuta, azken hilabeteetan pasatutakoak ahaztu eta denboraldian porlana baino izan ez diren harmailak kolorez eta animo oihuz beteko dituzte Alavesen zale sutsuenek, orain arte izandako eskasiak albo batera utzita.
Ciudad de Murciaren eta Xerezen aurkako partidetan harmailetan jazotako gertaerak eta «Generaleko espiritua» oso lagungarri suertatu zitzaizkion Yagüeren taldeari, eta gaur ere denaren beharra izango dute nora ezean dabiltzan jokalariek. Peñen deiei eta klubak emandako doako sarrerei esker, 6.000tik gora zale espero dira, aspaldiko sarrerarik onena, hiru puntuak etxean gera daitezen. Andaluziako taldeak berdinketa nahikoa izan dezake.
Sistema erasotzaileagoa
Baina zaleen laguntza hutsarekin ez dago azkenaldian emandako itxura kaskarra erabat aldatzerik, eta Quique Yague entrenatzaileak hainbat aldaketa sartuko ditu hasierako hamaikakoan. Printzipioz, askoz ere sistema erasotzaileagoa ezarriko du, nahiz eta taldearen zulorik handiena atzealdean egin dituen akats izugarriak izan.
Horiek hala, Gasteizera heldu zenetik martxan ipini zuen 4-1-4-1 sistema alde batera utzi, eta bi euskarrirekin jokatzera pasatuko dela ematen du, aurretik punta erdi batekin. Aurrelariaren atzetik Ruben Navarrok joka dezake aspaldiko partez, eta horixe litzateke berrikuntza nagusia. Nojan Edu Alonsok izandako lesioa dela-eta, hasierako planak aldatuko ditu Yaguek, eta Corominak eskuin hegalean jokatuko du. Gaspar eta Casar izango dira erdiko atzelariak. Min hartuta izan ondoren, Mateo atzo normal entrenatu zen, eta litekeena da nafarra ere hasierako hamaikakoan aritzea Gasparren tokian.
Alaveseko entrenatzailea ez zen batera gustura geratu Nojan astean jokatutako lagunartekoan ustezko titularrek egindako lanarekin, eta bigarren zatian aritu ziren hainbat jokalarik aukerak dituzte partida hasieratik jokatzeko; Elton-ek edo Wellington brasildarrak, esate baterako. Aurrelariak bi gol egin zituen partida horretan, eta Arthuroren tokia har lezake aurreko aldean.
Poli Ejido, berriz, moralez gainezka helduko da Gasteizera, azken jardunaldian lortutako garaipenarekin salbazioa ia-ia eskuetan duelako. Gainera, etxetik kanpo maila oso ona eman du, 20 puntu lortu baititu bost garaipen eta berdinketarekin.
Klubak debalde banatutako sarrerak bukatu dituzte peñek, eta 6.000tik gora zale espero dira. Ciudad de Murciaren eta Xerezen aurka, harmailak eta «Generaleko espiritua» erabakigarriak izan ziren garaipena etxean gera zedin.
Parece que la concentración llevada a cabo en Noja ha sido muy positiva, ya que Quique Yagüe, que cargó duramente contra los jugadores por su actitud en Murcia, ha percibido un cambio a mejor. «La gente ha estado muy bien, nos ha servido para entrenar, para estar juntos y para hablar cosas que quizá no hablas cuando no estás tanto tiempo y para unificar criterios. En el equipo se ha notado un cambio bastante grande, sobre todo, creo que se han mentalizado de lo que nos jugamos y es importante que la gente se dé cuenta de que hay que trabajar y de que hay que salir al campo a dar el cien por cien», declaró el abulense.
Como ha venido haciendo últimamente, el entrenador considera vital el apoyo de la afición, que esta vez lo tendrá. «Yo creo que el apoyo de la afición va a ser fundamental, se dice que es el jugador número 12 y esta vez lo va a ser más que nunca, porque el jugador puede estar cansado en un momento y bajar los brazos, pero si la gente está con ellos y hay una entrada importante es como la semana pasada en Gijón, donde el Sporting ganó con nueve jugadores. Creo que la afición de Vitoria tiene que comportarse así con sus jugadores, olvidar la crispación y ya llegará el momento de hablar de todo» agregó.
En el aspecto deportivo, el entrenador albiazul informó de que todavía tiene serias dudas sobre el once a emplear. Elton tiene muchas opciones y dio una lista de 19 convocados porque Coromina es duda por un esguince en el tobillo.
J. O.