GARA > Idatzia > Herri-kirolak

sega

Euskal kirolariak Okzitanian izango dira

J.L. | DONOSTIA

Euskal segalariak Alemaniatik heldu berriak dira han emaitza bikainak lortuta, baina ez dute atsedenerako betarik izango, gaur goizean Okzitanian jokatuko duten nazioarteko lehiaketan izango baitira.

Gaur goizean izango dira saioak, eta bakarkako lanean arituko dira. Bertara, Mitxelena eta Altzo joango dira mutiletan; eta Mazkiaran, berriz, nesketan. Gaur segalariek egin beharko duten lanak ez du Alemanian egindakoarekin zerikusirik izango. Izan ere, kirolari bakoitzak bost minutu izango ditu lanerako, eta hor ahalik eta belarrik gehiena ebaki beharko dute. Hori bai, txukuntasunak ere garrantzi handia izango du.

Euskaldunez gain, Kataluniako eta Okzitaniako segalariak izango dira bertan. Kirol lehiaketaz gain, festa giroa ere izango da, eta saioa amaitzen denean bazkari baten bueltan bilduko dira kirolari guztiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo