Bilboko arte eszenikoei buruzko dokumentalaren aurkezpena
Ramon Bareak zuzendu duen «Nos sentamos a hablar» dokumentalaren emanaldia egingo dute gaur Bilboko Ayala antzokian. Dokumental horretan elkarrizketak eta artxiboko materialak erabili dituzte Bilboko arte eszenikoen egoera zein den diagnostikatzeko, eta zer hobetu beharko litzatekeen hausnartzeko. Bilbon zentratu da lan hori baina antolatzaileek ez dute baztertu beste eskualdeetara zabaltzea.