Argizaiola argazkigintza lehiaketaren lan onenak ikusgai daude Barrainkuan
Argizaiola Argazkigintzako XVII. Sarian parte hartu duten obra onenen bilduma gaurtik ikusgai dago Barrainkuako udaltegian. Erakusketak, Javier F. Ferreras irabazlearen «Txitxar» lana, Xavier Arribas eta Jose Izarra akzesit saridunen lanak eta lehiaketan parte hartu duten beste 21 argazkigileen lanak erakusten ditu. Erakusketa ekainaren 15a arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 08.30etik 13.30era eta 16.00etatik 20.30era arte. Aurten 24 argazkilariak hartuko dute parte.