GARA > Idatzia > Kultura

AKADEMIA

Mikel Zalbide euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia bihar izango da

Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jargi Aretoan, bihar egingo du, 11.00etan, sarrera-hitzaldia Mikel Zalbide Elustondo euskaltzain osoak. «Pedagogoa Batzar Nagusietan. Hizkuntzen azterbideak, Iturriagaren argitan» izenburupean egingo du, eta Henrike Knörr-ek erantzungo dio. Bestalde, gaur osoko bilkura egingo du Akademiak Bilbon, eta 27. eta 28. aulkiak betetzeko hautagaiak bozkatuko ditu. Lehenengo hutsartea betetzeko Sagrario Aleman euskaltzain urgazlea proposatu zuten, eta 28.erako, aldiz, Joseba Lakarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo