XXIV. AZOKA
Gaur hasiko da Getxoko Eskulangintza Azoka, 113 artisauren partaidetzarekin
Getxoko XXIV. Eskulangintza Azoka hasiko da gaur, eta iganderarte 113 artisau bilduko ditu. Hainbat espezialitate erakutsiko dituzte: egurra, beira, larrua, metala, harria, papera, bitxigintza, galdaragintza, besteak beste. Euskal Herrikoez gain, Asturias, Galizia, Aragoi, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Murtzia, Andaluzia, Katalunia, Valentzia edo Madrilgo partaiderik ere izango da. Areetako Geltokiko plazan zein Ibaiondo kaleko gastronomiaren gunean bilduko dira oro.