Herri borondatea errespetatzeko eskatu die ezker abertzaleak alderdi politikoei
Datorren ekainaren 16an erakunde demokratikoak osatzearren, herenegun ezker abertzaleak itun demokratiko batean adosteko proposamena egin zuen; atzo, berriz, Joseba Permachek herri borondatearen isla izango diren erakundeak behar direla nabarmendu zuen. Osterantzean, Alderdien Lege espainolak osatuak izango direla esan zuen, eta hori horrela bada, «arduragabekeria hutsa» izango dela esan zuen; eta are gehiago, egungo egoera politikoan.
Gari MUJIKA |
«Nork osatuko ditu instituzioak ekainaren 16an, herri borondatearen errespetuak edo Alderdien Lege espainolak?». Galdera hori egin zien atzo ezker abertzalearen izenean Joseba Permachek gainerako alderdi politikoei. «Arduragabekeria» leporatu zien, gainera; igandeko emaitzak errespetatu beharrean «ezkutuko lapurreta» prestatzen ari direlakoan. Alderdien Legearen aurka azaltzen diren eragileek, aurrez aurre, hitzetatik ekintzetara igarotzeko aukera paregabea dutela esan zuen.
Ezker abertzalea hauteskundeetan egongo ote zen edo ez zalantzak eta haren aurkako eraso etengabeek zuzendu dute, Batasuneko mahaikidearen esanetan, hauteskundeotako aurrekanpaina eta kanpaina bera. Halere, joan den igande gauerdiaz geroztik, alderdi politiko guztiek zer pasatu zen ahaztu dutela eta, ezer pasatuko ez balitz bezala, itunen gaineko eztabaidari heldu diotela esan zuen. Eta herritarrek hautestontzietan esandakoaz hitz egiteari muzin egiten diotela salatu zuen.
Ezker abertzalea «oso baldintza txarretan» aurkeztu bada ere, 187.000 boto eman dizkiotela nabarmendu zuen Permachek, eta emaitzak horiek izanik alderdi politikoek beste alde batera begiratu dutela gaineratu zuen. Are gehiago, hauteskunde hauek baldintza demokratikorik gabe egin badituzte ere, herritarrek beren hitza emana dutela esan zuen. Baina azaldu zuen inortxok ere ez duela adierazi horiek errespetatuko dituen.
«Ezer pasatuko ez balitz bezala»
Hala, ezker abertzalearen aburuz, aurretiko eztabaida bat da landu beharrekoa: «Ea instituzio hauek nola osatzen ditugun herri borondatea errespetatuz».
Ondotik, honako galdera egin zien alderdi politikoei: «Herri borondatea errespetatuko duen erabakiak edota Alderdien Lege espainolak osatuko ditu instituzioak ekainaren 16an?». Bigarren aukera hautatuz gero, alderdiek «arduragabekeria hutsarekin» jokatuko dutela adierazi zuen, beste lau urtez erakunde ez demokratikoak izango liratekeelako.
Baina are eta larriagotzat jo zuen Permachek hori guztia egungo egoera politikoan gertatzea. Izan ere, gatazka politikoa gainditzeko aukera erreala mahai gainean dago egun, eta orain horrela jokatzea oso larria izango litzatekeela esan zuen.
Demokraziaz eta herri kontsultez «aho bete» aritzen diren alderdi politikoek, gainera, oraindik herriak hautestontzietan esandakoaz txintik ez dutela esan kritikatu zuen segidan. «Pastela banatzeko eztabaidari ekin diote. Ezkutuko lapurreta bat ari dira prestatzen, eta herritarrek eman ez dizkieten karguak hartzera doaz», azaldu zuen Joseba Permachek.
Horiek hala, «PPtik hasita Aralarreraino», alderdi politiko guztiei dei egin zien; eta bereziki Alderdien Lege espainola salatzen dutenei.
Alderdien erantzunaren zain
Batetik, bai nazioan, bai herrietan, herritarrek hautestontzietan adierazi dutena ez ezkutatzeko eskatu zien.
Bestetik, «herritarren borondatea errespetatzea» galdegin zien, eta horren arabera bi ondorio ateratzen direla azaldu zuen: lehenbizi, datorren ekainaren 16an eurenak ez diren kargurik ez hartzea; eta bigarrenik, herri borondatearen araberako erakundeak osatzeko bitartekoak bilatzea. «Badaude, bat baino gehiago, baita legedi espainolak berak jasotzen dituenak ere», esan zuen.
Ezker abertzaleak, beraz, herri borondatea errespetatzeko eskakizuna egin die gainerako alderdi politikoei, eta publikoki adierazteko gonbita egin die, gainera, horiei guztiei.
Legedi espainolen eta Alderdien Legearen araberako erakundeak egitearen edota herritarren borondatea aintzat hartuko dutenak osatzearen artean hautatu behar dela dio ezker abertzaleak ekainaren 16ra begira.
Demokraziaz eta herri kontsultez «aho bete» aritzen diren alderdiek oraindik hauteskunde emaitzez txintik ez esan izana salatu zuen, eta aurrez aurre aukera itzela dutela esan zien Alderdi Legearen aurka azaltzen diren eragileei.
El juntero por Enkarterri Andoni Arriola presentó ayer al grupo juntero de ANV en Bizkaia conformado por cinco apoderados -Arantza Urkaregi, Ana Mezo, Txarli González, Ohiana Estibez y él mismo- que surge «de la voluntad popular expresada por la sociedad vizcaina» el pasado día 27.
Con este grupo, dijo Arriola, «vamos a defender y trabajar» por la alternativa que la izquierda abertzale ha puesto sobre la mesa para la resolución del conflicto, así como «por el cambio político y social que necesita Bizkaia para hacer frente y modificar de raíz la política neoliberal y de derechas del PNV».
Arriola mostró satisfacción porque siendo ANV una papeleta «no válida» para el 77% del censo vizcaíno «ha alcanzado la cifra de 72.000 sufragios, 16.000 más que hace cuatro años», tras lo que anunció un próximo contacto con PNV y PSE para conocer «de primera mano lo que ambas formaciones están dispuestas a hacer, de verdad, para respetar la voluntad del pasado domingo», al objeto de «poder llevar adelante» a los cinco representantes en Juntas de ANV.
Arriola dijo que PNV y PSE utilizan «la trampa y la mentira para ocultar que tienen menos junteros -dos menos cada uno- que los que dicen tener», según «los resultados que dejó la población en la mesa». Los junteros de ANV anunciaron que «las decenas y decenas de electos de la izquierda abertzale en los municipios, así como los movimientos populares que trabajan para conseguir una Bizkaia más justa, euskaldun, ecologista y feminista» pueden contar con este grupo para trasladar sus propuestas y reivindicaciones.