harri-jasotzea
Gernikan jokatuko dute gazteen final nagusia
J.L. | DONOSTIA
Kintopekoen Euskal Herriko finala jokatuko dute bihar, Gerniako merkatu plazan. Bertan, lau kirolari lehiatuko dira, lau gazte; izan ere, hori baita txapelketa hau, gazteen lehiaketa.
Honako kirolari hauek hartuko dute parte bihar eguerdian: Telleria III.a, Uriarte, Agirre eta Urruzono. Kirolari bakoitzak 100 kiloko harri bola eta 100eko zilindro zaharra erabili beharko ditu hiru minutuan, denbora horixe izango baitute harri bakoitzarekin lanean aritzeko. Faboritoak aipatzea ez da erraza, laurak baitira gazteak, eta horrelakoetan edonork irabaz dezake, baina lau horietatik Telleria eta Agirre dira ezagunenak.
Horiek dira ezagunenak, eta horrek faborito bihurtzen ditu. Horrek ez du adierazi nahi besteak berak baino ahulagoak direnik, baina haien lana oraindik ikusgai dago, ia ez baitira plazetan ibili.
Horrek berak ere izan dezake eragina, adin hauetan nerbioek eragin handia izaten baitute, eta plazaten ohituta egotea oso garrantzitsua izaten da. Alde horretatik, Telleriak eta Agirrek badute abantaila bat. Txapelketa hau kirolari handiek irabazi izan dute. Azkenekoa Aimar Irigoien izan da.