Harri-zulatzaileak
Ligak ekainaren 16an jarraituko du, eta egun horretan Gallartan jokatuko dute
Harri-zulatzaileen Euskal Herriko Ligan ez da jardunaldirik izan azkeneko bi aste hauetan, eta tarte horretan burdinazko lehiaketa jokatu dute. Asteburuan ez da saio bakar bat izango, eta Ligak jarraipena ekainaren 16an izango du. Egun horretan Galdamesen izango da saioa, eta han izango dira lehian ari diren hamar taldeak. Lehen jardunaldian Galdamesek irabazi zuen, eta Jaizubiak bigarren amaitu zuen.