GARA > Idatzia > Ekonomia

Erralde hiltegiak abeltzaintzari eman dion bultzada nabarmendu dute

Hamalau udalek bultzatutako Erralde hiltegiak hiru hilabete egin ditu abian, eta proiektua bideragarria dela probatzeaz gain, «elikadura subiranotasunean» duen garrantzia nabarmendu dute, eredu tradizionala eta kalitatea zaintzen baitituzte eta eredu industriala, aldiz, ez.

Nerea GOTI |

Durangoko Erralde hiltegiak hiru hilabate daramatza abian, eta 2.000 abelburu baino gehiago hil ditu dagoeneko. Datuok proiektuaren bultzatzaileek zabaldu dituzte ohar baten bidez, proiektuaren bideragarritasuna azaltzeko. Izan ere, horixe izan zen aurreko proiketu komunarekin amaitzeko mahai gainean ipini zuten argudietako bat. Egun, hiltegiak ez du ez Bizkaiko Diputaziotik ez Gasteizko Gobernutik inongo laguntzarik jasotzen.

Eskualdeko hiltegiaren proiektu hori defendatu eta berreskuratu dutenek argi utzi nahi izan dute jarduera ekonomikoaren errentagarritasunaz gain, proiektuak hainbat sektorerentzat ekarri duen hobekuntza. Ez bakarrrik abeltzainentzat, baizik eta harakineentzat eta konstumitzaileentzat ere.

«Jasangarritasunari egiten diogun funtzioa ere oso garrantzitsua da. Harakinek eta baserritarrek beren poza adierazi digute, eta sektorearengan bultzada nabarmena izan da Erralde proiektua», esaten dute.

Eredu industrialatik urrun

«Erralde hiltegia ez da hiltegi industriala, gure baserritarrek ekoiztu eta Euskal Herriko harakin tradizionaletan saltzen den produktuan sustatzen den proiektua baizik», nabarmentzen dute. Horregatik, «`elikadura subiranotasunaren' kontzeptuaren aplikazio erreala posiblea dela» frogatzen duela azaltzen dute.

Bestalde, berreskuratutakoo hiltegiaren eredua «modurik onena» dela diote. Hala, «haragiaren inguruan dabiltzan multinazioanalek kalitate kriterioak aplika ez ditzaten», nabarmendu zuten Erralde hiltegikoek.

Hiru Hilabete

Hiru hilabete daramatza irekita eta jadanik 2.000 abelburu hil dituzte. Horrek jardueraren bideragarritasuna probatzen duela nabarmendu dute elkarteko kideek.

euskal okela

Mementuz, Durangoko hiltegian hil dituzte 2.000 abelburu. 1.970 buru Euskal Herrikoak izan dira, eta 570 buru Euskal Okela markarentzat sailkatu ditu, horietatik denak Euskal Okela labelarekin salduak.

La ejecución del nuevo matadero arrancará este año

Los catorce municipios que conforman el proyecto Erralde, (Otxandio, Mañaria, Izurtza, Garai, Atxondo, Berriz, Abadiño, Mallabia, Ereño, Elorrio, Ispaster, Aulesti, Amoroto y Gizaburuaga) esperan que la ejecución de las nuevas instalaciones del matadero arrranquen este año. Fuentes de la sociedad confirmaron que la financiación está bastante avanzada y que ya han salido a concurso el proyecto técnico y la ejecución.

Los próximos pasos en la ejecución del nuevo matadero se darán ahora con nuevas corporaciones al frente de los municipios miembros en un mapa político radicalmente diferente al anterior, ya que el PNV ha perdido muchas de las alcaldías que regentaba, que pasan a manos de la izquierda abertzale.

Los miembros de Erralde subrayan asimismo que las puertas de la sociedad están abiertas, por lo que animan a otros municipios a «unir fuerzas por una agricultura sostenible y de calidad». N.G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo