Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu ditu Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra
Sagrario Aleman eta Joseba Lakarra euskaltzain oso izendatu zituen atzo Euskaltzaindiak, Bilboko egoitzan egin zuen osoko bilkuran. Biak izendatu zituzten Euskaltzaindiaren arautegiak agintzen duen gehiengo osoa lortu ondoren. Ekitaldia bukatu zenean, euskaltzain berriek hunkituta sentitzen zirela adierazi zuten.
Amaia Ezpeldoi detektibea berriz plazara atera du Itxaro Bordak
Amaia Ezpeldoi, Itxaro Bordak duela hamabost bat urte sortu zuen detektibe zuberotarra, berriro plazara jalgi da. Hain justu, «Jalgi hadi plazara» da Bordak Susarekin plazaratu duen nobela berria. Oraingoan Bilbon da Ezpeldoi, desagertu den euskaltzain baten bila.
La VI Feria del Libro de Iruñea reivindica la figura del librero
La recién inaugurada Feria del Libro de Iruñea homenajea a los libreros, esas personas «que respetando el criterio del cliente, aconsejan a la hora de comprar un libro». Durante esta edición se han organizado diversas lecturas de poesía e incluso un espectáculo teatral infantil.
Humor pasado por agua, retrasos, arranques y parones en la jornada inaugural
a actuación inaugural de umore azoka duró exactamente 8 minutos. El tiempo que tardó en sustanciarse el gris plomizo en molesta lluvia impertinente que obligó a suspender la actuación de Du Mirador, una de las más esperadas por los profesionales y que en esos pocos minutos apuntaron ya sensibilidad, gusto y ritmo. L
«Txikimundi», oso liburu aproposa hazteko, handitu gabe
Hainbat idazleren poema, ipuin eta igarkizunak bilduta, alde batetik, eta, bestetik, Iñaki Martiarena «Mattin»ek marrazkiekin edertuta, «Txikimundi» plazaratu du Elkarrek, Gipuzkoako Eskola Txikietako Guraso Elkartearekin batean. Liburu aproposa hazteko, handitu gabe.
Altsasun izango den eskolarteko final nagusirako paseren batzuk banatu dituzte dagoeneko
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala hilaren 23an jokatuko dute Altsasun. Motorra berotzen hasi dira baina herrialdeetako finaletan. Atzo, adibidez, Bizkaian eta Gipuzkoan ere izan zen lehia.