GARA > Idatzia > Non Zer

Kontsumo arduratsua oinarritzat duten bi azoka antolatu ditu Andoaingo Udalak

Gaurkoa, Eko-azoka, Zumea plazan egingo dute eta produktu ekologikoak egongo dira salgai. Produktu freskoez gain ogia, mermelada, eztia eta bestelako produktuak egongo dira salgai. Ekainaren 9an, Zaharrak Berrituz azoka egingo dute bigarren eskuko gauzekin (arropak, antzinako gauzak eta berreskuratutakoak, era guztietako tresnak, liburuak...). Bi azoka hauetan «Ura, erabil dezagun arduraz» kanpaina egingo dute ere abi. Joanez gero, ur-aurrezkailu bat eramango duzu etxera doan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo