GARA > Idatzia > Non Zer

Lesakako abesbatzak 25 urte betetzen ditu eta kontzertu bat eskainiko du Parrokian

Lesakako abesbatza 1982. urtean sortu zen, Maximo Hernandorenak, herriko erretoreak, liturgietan fededun talde batek (emakumezkoak batez ere) kantari parte hartzeko beharra ikusirik. Aldi berean zortzikote bat abesbatzen topaketa batean parte hartzeko asmoarekin maiz elkartzen zen. Santa Zezilia festa gertu izanik eta eliz-abesbatzaren beharra ikusirik, bi taldeok elkartu ziren eta Guillermo Agara zuzendari izendatu zuten. Gaurko ekitaldian, Oñatiko, Burlatako eta Lesakako Abesbatzak parte hartuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo