GARA > Idatzia > Kultura

Xabier de Felipe Schleswig-Holstein Gazte Orkestrarako aukeratu dute

GARA | BILBO

Berriki Acordes-Caja Madrid saria irabazi duen Kinteto Musikeneko biolinista, Xabier de Felipe 19 urteko bilbotarra, Schleswig-Holstein Gazte Orkestrarako aukeratu dute.

Orkestra hori 1987an Leonard Bernsteinek sortu zuen, Alemanian udaro Hanburgoaldeko Salzau Gazteluan ospatzen den Schleswig-Holstein Musik Jaialdi ospetsuari lotuta.

Gaur egun, Christoph Eschenbach da Gazte Orkestraren zuzendaria, eta bere gidaritzapean mundu osoko 115 gaztek bi hilabeteko (uztail eta abuztuan) esperientzia izango dute, sei programa prestaturik eta Alemanian, Brasilen eta Hungarian 17 kontzertutako bira egingo dute.

Orkestran bost kontinentetako musikariak biltzen dira, aurtengoan honela banatzen direla: Alemania (25), AEB (16), Txina (11), Hego Korea (7), Estatu espainola (7), Argentina (4), Estatu frantsesa (4), Japonia (4), Armenia (3), Kanada (3), Txile (3), Herbehereak (3), Errusia (3), Australia (2), Brasil (2), Hungaria (2), Italia (2), Polonia (2), Suitza (2), Taiwan (2), Austria (1), Danimarka (1), Britainia Handia (1), Israel (1), Serbia (1), Turkia (1) eta Ukraina (1).

Xabier de Felipek biolineko bigarren kurtsoa egiten du Musikenen, Keiko Wataya irakaslearekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo