GARA > Idatzia > Txirrindularitza

GIRO 19. etapa

Iban Mayo azaldu da euripean eta aspaldiko erakustaldia eman du

Saunier Duval taldekoak ohiko dohainak berreskuratu zituen eta aurkari guztiak atzean utzi zituen, urrunetik erasoa jo ondoren.

Unai IRARAGORRI | BILBO

Iban Mayo berpiztu zen atzo eta garaipen ederra eskuratu zuen Giroko 19. etapan. Saunier Duval taldeko euskaldunak ohiko erakustaldia eman zuen eta sekulako ospea erdietsi zuen, euripean. Ez da sasoiko baina goi maila eman zuen eta zaleen ilusioa berrItu du. Danilo Di Lucak lidergoa sendotu zuen eta gaur 42 kilometroko erlojupekoak argituko du sailkapen nagusia.

Ibilbide gorabeheratsua izan du Mayok azken urteetan, eta atzo eguna izan zuen. Dohainak agerian utzi zituen aspaldiko partez Igorrekoak, goi mailako lasterketan. Bide batez, 23 garaipena pilatu zuen zortzi denboralditan; izan ere, 30 urte beteko du aurten. Azkar joan dira urte horiek: 2003. urtean Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen; Alpe d'Huez gainan ere bai eta 6. bukatu zuen Tourreko sailkapen nagusian; hurrengo urtean, berriz, Armstrong jipoitu zuen Dauphine Liberen.

Edonola ere, kale nabarmena egin du azken hiru Tourretan eta lortutako beste garaipenak ahaztuta geratu dira. Euskaltel-Euskadi taldean zazpi urteko aroa bete zuen, zalantzarik gabe, eta urratsa egin zuen Saunier Duvalera, Sabino Angoitia lagunaren alboan. Atzo, aspaldiko poztasun handiena hartu zuen eta aurreneko arrakasta lortu zuen elastiko horiarekin.

Giroan, gora egin du, ezbairik gabe, eta saio bat zuen buruan azken egunetan. Zoncolanen saiatzekoa zen, baina oraindik ez dago sasoi petoan.

Atzo, berriz, urrunetik saiatu zen hamaika aldiz eguraldi gaiztoan; zaparrada ederra hartu zuten. Lehen mailako Fugazze gainean faboritoak azaldu ziren, eta Mayo jaitsieran jo zuen erabateko erasoa, helmugatik 80 kilometrora. Euskaldunaren gurpila Visconti, Marzano, Garzelli, Rasmussen, Petrov eta Losada txirrindulariek harrapatu zuten. Azken horrek hanka egin zuen, baina Mayok atzo garaipena nahi zuen.

Indarrez beteta zen; bakarrik alde egin zuen Balino mendatean eta jazarpeneko proba egin zuen azken 14 kilometroetan. Garaipen ederra ospatu zuen eta ezinbesteko poztasuna hartu zuen baita zaleek ere.

Lasaitasuna Saunierren

Paris-Nizako erorikoak okertu zuen denboraldia. Belaunean hartu zuen mina eta Euskal Herriko Itzulian makal aritu zen.

Saunier Duvalen lasaitasuna izan du Mayok, eta atsedena hartu zuen. Horregatik, justu samar ekin zion Giroari, eta Simoni, Ricco eta Piepoli itzalean hobekuntza izan du. Atzo azken aukera aprobetxatu zuen. Orain geldialdia izango du Tourrean lehiatzeko eta azken hiru urteko agerraldiak ahazten saiatuko da. Ez du Tourra irabaziko, baina burua azaltzeak izan behar du xedea, goi mailakoa baita, atzo frogatu zuen bezalaxe.

«Es una gran inyección de moral para el futuro»

Lógicamente, Mayo se mostraba «contentísimo» y «muy feliz» por su victoria. «Ya había dicho antes de la salida, que llegaba un poco justo y que esperaba ir cogiendo poco a poco la forma. Sabía que era mi última oportunidad. Y más, cuando he visto que llovía y hacía frío. Este tipo de días me van muy bien. He estado en las fugas desde el inicio», indicó.

El de Igorre comentó sus impresiones en los últimos kilómetros: «Cuando me he marchado con Losada, creía que nos cogerían por detrás. Parecía que no me quería relevar, pero luego he visto que él iba un poco justo y he preferido marcharme solo. No he visto ganada la etapa hasta el final, porque por detrás venía gente de primer nivel y la diferencia era mínima. En la recta final he disfrutado mucho, saboreando esos instantes, porque son momentos que no se suelen repetir».

«No sé si es la victoria más importante, pero sí ha tenido un sabor especial por ser la primera con este maillot y por ser en una carrera como ésta. Me hace muchísima ilusión y es una gran inyección de moral para el futuro», apostilló.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo