GARA > Idatzia > Tau

ACB Ligako kanporaketak

Bartzelonak kolpea jo du finalerdietako bigarren neurketan

Ivanovicen taldeak kanporaketa bere alde jarri du, bana berdinduta egon arren, hurrengo bi neurketak Palau Blaugranan jokatuko baitituzte. Katalanen kanpoko jokalariak nagusi izan ziren atzokoan

TAU BASKONIA 76

WINTERTHUR BARTZELONA 83

Arnaitz GORRITI | GASTEIZ

Tau Baskoniak finalera sailkatu nahi badu, Bartzelonan neurketa bat gutxienez irabazi beharko du. Atzokoan, nahiz eta gaizki ez jokatu, katalanek kanporaketa beren alde jarri dute eta hurrengo bi neurketak Palau Blaugranan izanen dira.

Winterthur FC Bartzelonaren kanpoko jokoa eta Marconatoren lana Tau Baskoniaren barruko jokoari nagusitu zitzaion. Halaxe laburbildu daiteke talde biek atzo jokatu zuten neurketa.

Bigarren partida lehenengoa baino askoz parekatuagoa izan zen baita askoz hobea ere. Defentsa lan zorrotza egin zuten arren, erasoko lana oso eraginkorra izan zen talde bietan.

Lehenengo laurdenetik bertatik ikusi zen bigarren partida horrek askoz emozio handiagoa izango zuela. Emozioa, eta sorpresak hasierako bostekoan izan ere, ezohiko jokalariak ikusi ahal izan baitziren hasieratik; hala nola Planinic eta Erdogan etxekoen aldetik, eta Basile edo Kasun Bartzelonakoen aldetik.

Aurrea ezin harturik ibili ziren talde biak, lau puntuko alde handienaz. Scola eta Splitterrek, Roeren laguntzaz, min handia ematen zuten, baina Ivanovicenek, nahiz eta hiru falta eginda Navarro galdu, Lakovic eta De la fuenteri esker erantzun zuten, hiruko jaurtiketei esker eta Rakocevicen aurka beheko zutoinean jokatuta. Baskoniakoek, bere aldetik, hiruko jaurtiketan oso portzentaje txarra pilatu zuten.

Lehenengo bi laurdenetan katalanak iritsi ziren aurretik, 21-23 lehenengoaren amaieran eta bigarrenean, Triasen lan onari esker, 38-41.

Navarro eta Tauren zona

Hirugarren laurdena oso oker hasi zen Maljkovicenentzat. Aurrea hartu ezinik egoteaz gain, ihes egitea lortu baitzuen Bartzelonako taldeak, 46-56. Horren «errudun» nagusia Navarro izan zen, ia bi laurden oso jokatu gabe egon ostean bi hiruko sartu baitzituen jarraian.

Azkar erantzun zuten, ordea, gasteiztarrek. Alde batetik, 2-3 zona ezarri zuen eta errebotea indartu. Bestetik, Scolak taldeak zuen puntu falta osatzeko ardura hartu zuen, aurrean Fran Vazquez galiziarra baitzeukan, Argentinakoa bezain erasotzaile ona, baina ez oso buru argia. Hala, bi minuturen buruan, 9-2ko partzialaren ostean, 55-58 hurbildu ziren, Planinicek kontraeraso bat saskiratu ondoren.

Araba Arena pabiloiak ere ulertu zuen bigarren puntua erdiesteko askoz gehiago sakatu behar zuela eta dezente igo zen dezibelioen maila. Kakiouzisek, hala ere -odol hotzekoa baita greziarra-, 55-60 utzi zuen markagailua hirugarren laurdenaren amaieran.

Tau Baskonia taldekoen erreakzioa laugarren laurdenarekin batera iritsi zen. Erdoganekin eta Scolarekin, minutu baten buruan aurrea hartu zuten, 61-60. Hala, Ivanovicek hutsartea eskatu zuen eta 0-5eko partzialaren ostean, berriro ihes egin zuten.

Horiek hala, puntuak garesti zeuden eta jaurtiketa libreek garrantzi eskerga hartu zuten, lau puntura berehala falta egin baitzituzten. Planinicek laugarren pertsonala eginda, Jaka Lakovicek markagailuan 63-69 arriskutsua ezarri zuen.

Tauren defentsa, zona alde batera utzita azken minutuetarako, eraginkorra zen, katalanek jaurtiketa txarrak -azken unean eta aurkari bat gainean zutela- egin zitzaten eragiteko. Alabaina, Bartzelonakoek ere asko gogortu zuten zaintza eta, ondorioz, puntuak tantaka-tantaka baino ez ziren sartzen. Hiru minuturen faltan markagailua 67-7o ezarri zuen Navarrok.

Urduritasunak jokalari guztiei eransten zien. Splitterek bi jaurtiketa libre huts egin zituen eta, Marconatoren hiruko batek -alajaina!- markagailuan 68-75koa jarri zuen, bi minutu baino gutxiagoren faltan.

Bigarren garaipena oso maldan gora jarri zitzaion Maljkovicen taldeari. Kantxa osoan presioa egiten hasi zen Tau, baina kanpokoek ez zuten huts egiten.

Rakocevicek bi hiruko jarraian sartu zituen eta jendea piztu ere bai. Prigionik, 76-79 zihoazela, berdintzeko hirukoa hutsegin zuen, zoritxarrez. Errebotea Marconatok hartu eta partida erabaki zuen. 76-83 azkenean, bana kanporaketan eta finalerako txartela askoz ere garestiago dago orain.

«Recibimos muchas canastas fáciles»

Evidentemente, la derrota sentó muy mal a Bozidar Malajkovic. Se quejó principalmente de la escasa defensa de los suyos al principio del encuentro.

«No me ha gustado nada cómo hemos empezado el partido. Sabíamos que el campeón de la Copa, con la plantilla que tiene, iba a salir a por todas. La clave del partido estuvo en el primer tiempo, donde hemos recibido muchas canastas fáciles, bien en uno contra uno, o la colaboración entre dos o tres jugadores llegaba tarde... Después, tras muchos cambios, sólo jugamos nuestra defensa cuando nos vimos diez puntos por abajo, pero otra vez dejamos tiros abiertos», se lamentó.

También se quejó de la pérdida de intensidad tras la retirada de Navarro por faltas. Aun así, el técnico de Otacec no tuvo dudas en que su equipo pueda responder en Barcelona.

«Si el Barça ha tenido las ganas, la moral, el comportamiento y la entrega para ganar aquí, no veo ninguna razón para que nosotros no podamos hacer lo mismo en el Palau. Vamos a ir concentrados allí para poder ganar y poder jugar aquí el quinto partido».

A. G.

DKV Joventut empata la serie tras el «minuto mágico» de Rudy Fernández

En una jornada de victorias a domicilio, DKV Joventut empató la serie tras derrotar al Real Madrid por 69-76 en Vistalegre.

Además de la brega del conjunto, la victoria verdinegra se cimentó en un minuto glorioso de Rudy Fernández, que sumó cinco puntos, dos rebotes y robo en un instante donde la Penya pasó del 67-69 al 67-74.

El encuentro fue una guerra, con los de Aíto García Reneses dominando. Pero a diferencia del primer choque, los blancos no pudieron remontar ante un Joventut que tuvo a un Rudy con sello NBA.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo