GARA > Idatzia > Futbola

Bigarren Mailara igotzeko fasea

Huegunen golak bidea gozatu egin dio Real Unioni

Irundarrek 70 minutuz jokalari bat gehiagorekin jokatu zuten, Germanek txartel gorria ikusi baitzuen

REAL UNION 1

ALACANT 0

Jon LEUNDA | IRUN

Real Unionek garaipen ona lortu zuen atzo Alacanteren aurka, eta Bigarren Mailara igotzeko borroka horretan, lehen kanporaketako bidea asko gozatu zaio. Irundarrek etxetik kanpo Gal zelaian bezain ongi edo hobeto jokatzen dute, eta datorren igandeko partidarako itxaropen handia dago, nahiz eta partida ez den erraza izango

Partidaren lehen zatia oso astuna izan zen, oso aukera gutxi izan ziren, baina hori normaltzat ere hartu behar da, bi taldeek asko baitzuten jokoan, eta horrelakoetan oso zaila da partida polita ikustea.

Hirugarren minutuan epaileak baliogabetu zuen Juan Dominguezek buruz sartu zuen gola, bere ustez jokoz kanpo zegoelako. Sei minutu beranduago Luciok izan zuen aukera, baina Unanuak gelditu zuen. Hogeigarren minutuan, berriz, Alacant jokalari bat gutxiagorekin geratu zen Germanek txartel gorria ikusi baitzuen. Hortik aurrera, kanpotarrak atzean sartu ziren, eta irundarrei utzi zieten baloiaren agintedun, baina oso zaila egin zitzaien kanpotarren atera inguratzea.

Luciok izan zuen aukerarik garbiena, baina jaurtiketa kanpora joan zen gutxigatik. Alacantek, berriz, aukerarik onena azkeneko minutuan izan zuen. Borja bakar-bakarrik geratu zen Oterminen ate ondoan, baina baloia gehiegi gurutzatu zuen, eta euskaldunen zorionerako kanpora joan zen..

Bigarren zatian ere gauzak ez ziren gehiegi aldatu. Kanpotarrek garbi zeukaten golik hartu gabe joan behar zutela, eta atzean sartuta jarraitu zuten. Zubillagaren mutilei, aldiz, asko kostatzen zitaien kanpotarren ate ingurura heltzea. Sergio Franciscok aukera ederra izan zuen, baina errematea zutoinak gelditu zuen. Luciok ere bi izan zituen, baina lehenengo jaurtiketa Unanuak geratu zuen, eta ondoren kanpora bota zuen .

Alacanteren aukerarik onena Torresek izan zuen falta bat jaurti ostean, baina Oterminek geldialdi bikaina egin zuen eta baloia kornerrera bidali zuen. Partida hutsean amaituko zela zirudienean heldu zen Endikari egindako penaltia, eta Huegunek ez zuen barkatu eta gipuzkoarren itxaropena indartu zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo