Jardunaldiak
«Hezkuntzaren Historia Euskal Herrian» jardunaldiak Donostian
Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza Sailak antolatuta Euskal Herriko Hezkuntzaren Historiari buruzko Jardunaldiak izango dira. Bost ataletan egituratuko dira: Kultura, Hizkuntza eta Gizartea: alfabetatzeko prozesuak; Euskal Curriculuma; Hizkuntza eskubideak eta Euskal Herriko hizkuntzen egoera; Irakaskuntza eta Hezkuntza Politika; Euskal Herriko hezkuntzaren memoria. Joseba Intxausti (Euskaltzaindia) eta Salomo Marquesek (Gironako Unibertsitatea) hitzaldi bana aurkeztuko dute, eta historian zeharreko hezkuntza munduko alderdi anitzen inguruko 20 komunikazio eskainiko dituzte.