ANTZERKIA
«Baionan bizi» antzezlanaren azken emanaldia larunbatean izango da
Otsailaren 4an, Donazaharren abiatu zuen publikoaren aitzineko bere abentura Baionan Bizi antzerkiak. Ekainaren 9 honetan egingo du itzulia, 20garren aldikotz emanez. 20 emanaldi, beraz, Euskal Herrian gaindi ibili den Antton Lukuren idazlan eta Hiru Punttuk muntatu komedia honentzat. 20 emanaldi eta orain arte 2000ko bat ikus-entzule (Nafarroa Beherean 9 aldiz, Lapurdin 7 aldiz, Zuberoan eta Nafarroa Garaian behin, eta Bizkaian 2 aldiz). Hainbat helburuen artean, Baionan Bizi proiektuak xede bat bazuen: euskal anzterkiaren publiko zabal batengana itzultzea.