GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Zazpigarren etapa Le Grand-Bornand

Landaluzek irabaztea ekidin du Gerdemann alemaniarrak

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia garaipenetik hurbil geratu zen beste behin; izan ere, T-Mobile taldekoa indartsuena eta azkarrena izan zen La Colombiere-n, eta hiru sari eskuratu zituen: etapa, elastiko horia eta zuria. Faboritoak, berriz, batera heldu ziren

Unai IRARAGORRI | BILBO

Askok merezi dute, baina bakar batek erdietsiko du. Maila gorena du Tourrak, eta parte-hartzaile guztiak sasoiko heltzen dira irteerara. Sekulako lehia dago errepidean ihesaldiak harrapatzeko, eta indartsuenek besterik ez dituzte dohainak helmugan irabazteko. Izan ere, txirrindulari guztiek badakite Tourrean etapa bat irabaztea bultzada nabarmena dela beren ibilbidean, ezbairik gabe. Berriro ere, Iñigo Landaluze euskalduna arrakastatik oso gertu geratu zen, eta sari guztiak Linus Gerdemannek (T-Mobile) eskuratu zituen Alpeetako lehendabiziko saioan. Hain zuzen, alemaniarrak etapa, elastiko horia eta gazteen elastiko zuria eraman zituen. Faboritoei dagokienez, inor ez zen ausartu erasora jotzera Colombiere igoeran, eta Alexandre Vinokurov eta Andreas Kloden tropelean heldu ziren.

Ibilbidea menditsu izaten hasi zen atzo, eta euskaldunak nabarmendu ziren hasieratik. Euskaltel-Euskadi taldeko Landalu- ze eta Ruben Perez -primerako lana egin zuen Landaluzeren alde- eta Discoveryko Egoi Martinez eguneko ihesaldian sartu ziren, honako lagunekin: Gerde- mann, Fofonov, Lefevre, Vaugrenard, Savoldelli, De la Fuente, Gutierrez, Flecha, Tankink, Elmiger, Wegmann eta Pineau.

Eguzkipean, tropelaren baimena izan zuten 15 txirrindulari horiek, eta aldea handitzen joan ziren. Ondo moldatu ziren elkarrekin Colombiere gaina arte. Orduan, etapa irabazteko lehia hasi zen. Hainbat eraso egon ziren, baina onena Gerdemannek jo zuen. 24 urteko alemaniarra T-Mobile taldeko aurpegi berria da Ullrich Puerto Auzian nahasi eta gero. Garbiketa egin dute kirol arloan; dopinaren aurkako ikurra hartu dute. Burghardt, Gerdemann, Greipel, Cavendish, Ciolek hori azaltzen saiatzen dira. Horregatik, aurtengo mailak ez du zerikusirik beste urteetakoarekin. Orduan, Ullrich Tourra irabazteko faboritoa zen; egun, berriz, xede xumeak dituzte taldearen kirol arduradunek, eta Rogers australiarrarengan jarri dute amaieran aurreneko postuetan sailkatzeko itxaropena.

Gerdemannek Landaluze gainditu zuen. Gainean, 15 segundoko aldea besterik ez zuen alemaniarrak, baina Euskaltel-Euskadikoak dena eman zuen maldan, eta indarrik gabe ekin zion jaitsierari. Hala, Gerdemanne helmugan gailendu zen; malkotan iritsi zen. Landaluzeri, ordea, merezi duen sariak beste behin ihes egin zion, eta bigarren izan zen, baita sailkapen nagusian ere.

Vinokourov y Kloden llegaron en el grupo

Nadie atacó entre los favoritos, y Vinokourov y Kloden llegaron en el primer grupo de 32 corredores, en el que estaban todos los aspirantes a subir al podio de París, entre ellos los vascos Garate, Mayo, Astarloza y Zubeldia; Antón y Egoi Martínez, por el contrario, cedieron 10.14. Bastante peor fue la actuación de los franceses, pues sólo Lefevre, en la fuga del día, y Moreau llegaron entre los 40 primeros; Gadret, Casar, Calzati y Chavanel cedieron tiempo a las primeras de cambio.

La batalla se debe desencadenar hoy con Roselend, Hauteville y el final en Tignes, los tres altos de primera categoría y en los últimos 100 kilómetros.

U.I.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo