GARA > Idatzia > Kultura

Menchu Galen bilduma garrantzitsua eskuratu du Irungo Udalak

GARA | IRUN

Bidasoako Margolarien «Menchu Gal» Museoa gauzatzeko bidean pausu garrantzitsua eman du Irungo Udalak. Izan ere, Menchu Gal artistari 37 margolan erosteko ituna itxi du. Margolan hauek izango dira aipatutako museoaren oinarria.

Udalak bereganatu ditu Menchu Galek 1930. eta 1990. urte bitartean egindako lanak, horien artean artistaren margorik ezagunenetako batzuk, adibidez, «Atharratzeko paisaia» (1938), «Carmen La- foreten erretratua» (1948), «Baso handia» (1965-68) eta «Gauekoa Bidasoan» (1990).

Urdanibia jauregian

Bidasoako Margolarien «Menchu Gal» Museoa Urdanibia jauregian egokitzeko asmoa du Udalak. Egun, udal euskaltegiari ematen dio aterpe jauregi horrek. Eraikina zaharberritu beharko da eta Udalak dagoneko Enrike Antero arkitektuari ekargatu dio proiektua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo