Elektrogaia, disko jartzaileen eta musika elektronikoaren jaialdi itzela Oiartzunen
A. B. | BILBO
Oiartzungo Itzela dantzalekuak elektronika jaialdi erraldoia antolatu du, Elektrogaia 2007. Bertan, hiru agertokitan banatuta, nazioarteko hogeiren bat disko jartzaile bilduko dira.
Lehen gelan, Alemaniako Cocoon etxeko Dj Splank! techno artistaren Zombie Nation proposamen bortitza, Oliver Koletzki minimalista hipnotikoa etaJohannes Heil izango dira. Beraiekin batera, frantziar gudarostea: Dj Pone & Mc Gerard Baste, Dj Netik, Damon Jee, Yuksek eta Demian. Bigarren gelan, Green Velvet Chicagoko artista miretsiaren house zikina, Ben Simsentzat birnahasketak egindako Alexander Kowalski ekoizle alemaniarra, Pariseko Technasia Dj Set, Londreseko James Ruskin eta Estatu espainoleko Carlos Hollers. Etxeko ordezkaria, berriz, Koldo. Hirugarren gelan, Housemeister berlindarrarekin batera, Nizek & Angel de Castro, Pablo Akaros, Kreator eta Kika (aka Ana Saez) espainiarrak eta Sinestesia vs. Asier Meataka euskaldunak. Asteartea 14an, 21.00etan. 28/30 euro.