GARA > Idatzia > Real Sociedad

Denboraldiko lehenengo aurkezpena

Delibasic-en aurkezpena, golak ekarri nahi dituen aurrelaria

Talde txuri-urdinak Montenegroko jokalaria aurkeztu du Anoetan. Jokalaria oso pozik dator Donostiara, eta bere helburua lanaren bidez lehenengo mailara itzultzea da. Gainera, Kovacevic-ek utzitako hutsunea bete nahi du, baina badaki hori oso zaila izango dela

p033_f01_097x160.jpg

Imanol CARRILLO | DONOSTIA

Realak aurrelari bat eta ezker hegaleko jokalari bat behar zituela jakinarazi zuen uda honetan. Hala, atzo arratsaldean aurkeztu zuen talde txuri-urdinak Andrija Delibasic Montenegroko aurrelaria; hain zuzen ere, taldeak behar zuen goleatzailea. Ezker hegalean behar den jokalaria Donostiara etortzeko, ordea, jarraitzaileek zertxobait itxaron beharko dute taldeak ez baitu inor aurkitu oraindik.

Delibasic oso pozik agertu zen aurkezpenean. «Badakit ez dela gauza erraza izango bigarren mailakoa oso liga zaila delako, baina oso pozik nago Realean jokatzeagatik», adierazi zuen jokalariak. «Hurrengo urtean Reala lehenengo mailan egoteko lan egingo dut», hitz eman zuen Delibasic-ek.

Aurrelariak 26 urte ditu eta Mallorca klubetik dator utzita 2008ko ekainaren 30a arte. Dena den, talde txuri-urdinak jokalaria bi milioi euroan erosteko aukera izango du. Hainbat taldetan egondako jokalaria da, hala nola Partizan-en, Mallorcan, Benfican eta Bragako Sportingen. Azkeneko denboraldian Atenasko AEK taldean aritu zen, eta Txapeldunen Liga ere jokatu zuen; denboraldiaren erdian Portugalera itzuli zen, betiere Mallorcak utzita, Beira Mar taldera.

Realak historian izan duen garrantzia nabarmendu zuen Montenegroko jokalariak: «Niretzat Reala lehendabiziko mailako taldea da. 40 urtez egon da hor, eta urte bat bigarren mailan egotea ez da ezer. Denok dakigu Ligan Realak adierazi nahi duena».

Kovacevic-en itzala

Donostiako taldera etortzearen arrazoia zein izan den argi utzi zuen Delibasic-ek: «Kovacevic-ekin egon nintzen hizketan, eta Realaren eskaintza bat izango banu, ez pentsatzeko eta baietz esateko adierazi zidan». Gainera, Realeko jokalari ohiaren lana goraipatu zuen: «Kovacevic-en mailara iritsi nahiko nuke, baina denok dakigu zer izan den ligan eta Realean».

Andrija Delibasic-ek sei gol sartu zituen aurreko denboraldian. Hainbat tokitan utzita jokatu ondoren, Mallorcara itzuli zen aurrelarien lana egiteko: golak sartzea. Salva Iriarte oso pozik agertu zen atzo jokalariaren aurkezpen ekitaldian: «Aurrelari ona izateko ezaugarriak dauzka. Gainera, 26 urte dituenez, onena geratzen zaio». «Bilatzen genuen profila betetzen du. Har genezakeen jokalaririk onena da», nabarmedu zuen Iriartek.

Beste alde batetik, kirol zuzendaria Realak behar duen beste jokalari garrantzitsuari buruz aritu zen: «Ezker hegaleko jokalariari buruz, hiru edo lau eremu dauzkagu irekita, eta haietan lan egiten ari gara. Astearen amaieran zertxobait aurreratuta edukiko dugu. Ezkerreko hegala taldearen lehentasuna da, baina jokalarien irteerak badaude, beste fitxatzeren bat gertatuko da».

«Gauzak guk pentsatzen genuen bidetik doaz. Ez da tokirik nahitaez egin behar, baina asteak falta dira oraindik, eta merkatua gehien mugitzen den garaia izaten da hori», jakinarazi zuen Realeko kirol zuzendariak.

Azkenik, Toshac-ek Delibasic-en fitxatzean eragina izan duen galdetu zioten, eta Iriartek oso sendo ezeztatu zuen.

Empate a dos en el primer encuentro de Holanda

La Real empató a dos su primer partido de preparación en tierras holandesas ante el Heracles Almelo, en el que Gari Uranga se convirtió en protagonista del día al marcar los dos goles blanquiazules.

Los holandeses se adelantaron en el minuto ocho, gracias a un tiro de Van der Bergh desde fuera del área. Así concluyó la primera parte y, en la segunda, la Real mejoró mucho, lo que aprovechó para empatar por dos veces el encuentro. Gari Uranga, de falta directa, igualó el partido en el minuto 65. El Heracles volvió a adelantarse en el marcador gracias a un tanto de De Vries en el minuto 74. Tres minutos tardó el de Ibarra para volver a empatar el partido tras un remate de cabeza.

Chris Coleman sacó de inicio la siguiente alineación para enfrentarse al conjunto holandés: Riesgo, Carlos Martínez, Labaka, Víctor López, Sarasola, Aranburu, Estrada, Stevanovic, Xabi Prieto, Díaz de Zerio y Gari Uranga. En el segundo tiempo el técnico galés hizo varios cambios. En uno de ellos tuvo que dejar a Díaz de Zerio en el banquillo por una subluxación en la rodilla izquierda. Los demás cambios fueron los siguientes: Larrea, Ansotegi, Mikel González, Castillo, Cifu, Rivas, Novo y Agirretxe.

Cabe destacar la visita que realizó Sander Westerveld a sus ex compañeros realistas antes del encuentro.

La plantilla entrenará hoy, y mañana disputará el segundo partido contra De Graakschap.

I.C.

OSASUN AZTERKETA

Andrija Delibasic-ek osasun azterketa egin behar izan zuen Quiron Klinikan. Bertan, Realarekin jokatzeko gai dela ziurtatzeko ohikoak diren probak egin behar izan zituen: analisiak, X izpiak, esfortzu probak...

REALEKO BAZKIDETZA

Hilaren 1ean hasitako bazkidetza ekimenak oso erantzun positiboa izan du, eta 111 bazkide batu dira. Eskaintza gehiago ziurtatuta dago, gainera. Hitzordua zehazteko telefonoa: 943 46 28 33.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo